Prentsa Aretoa
Berriak
2015/05/14
Galdakaok ekimen bat bultzatu dau etxebizitza publikoko beharrizana ezagutzeko azken urteotan 243 adjudikatu ostean
Galdakaoko Udalak ekimen bat bultzatu dau Galdakaon babes publikoko etxebizitzen beharrizana ezagutu nahirik, azken urteotan egin diran 243 etxebizitza babestuak adjudikaturik (Urreta, Gorozibai, Kurtzea eta Bengoetxe) eta itxaron-zerrenda agortu ondoren.

Ekimen honen helburua da beharrizanen egoerari buruzko benetako datuak eskura izatea, etorkizunean udalerrian etxebizitza babestuen sustapenak planifikatu ahal izateko.
Horretarako, interesatu guztiek Esan bulegoa-Galdakaoko Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan eskabidea bete beharko dabe (Bilbo 4), datu personalak adieraziz, bizikidetza-unitateko kideak aitatuz, eta mugikortasun murriztuko diskapazitaturik dagoan argituz.
Era berean, idatzi horretan erantzukizun-adierazpena, eskabideak suposatzen dauana, onartzea eskatzen da eta bertan adierazi behar da interesdunak, babes publikoko etxebizitza arloan, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoan araudian ezarritako baldintzak betetzen dituala.
Eskabide hau aurkezteko epea maiatzaren 15etik uztailaren 15era izango da.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25