Prentsa Aretoa

Berriak

2015/05/19

Ibon Uribek iragarri du Bricomart-ek 14 milioi euro inbertituko dituela Galdakaon ehunetik gora lanpostu sortzeko

Herriko alkatetzarako EAJ-PNV-ren hautagaiak azaldu du multinazionala antzinako Formica lantegiaren instalazioetan ezarriko dela

Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Juan Manuel Herreras - Bricomart
    2015/05/19

    ARTXIBOA JAITSI

  • Unai Rementeria - Bricomart
    2015/05/19

    ARTXIBOA JAITSI

  • Ibon Uribe - Bricomart
    2015/05/19

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI

Adeo taldeko Bricomart multinazionalak, Europa mailan eraikuntzarako produktuen banaketaren lehena eta mundu mailako hirugarrenak, gaurkoan iragarri du Galdakaon 14 milioi euro inguru inbertituko dituela eta 110 lanpostu zuzen eta zeharkako 25 lanpostu sortuko dituela ( azpikontratu eta zerbitzuetako enpresa autonomoen bidez).

Bricomart-ek 9.000 metro koadroko gainazala hartuko du antzinako Formica lantegian, eskualdeko herritarrei eraikuntza, egur, tresneria, margoak, burdinazko materialak, material elektrikoak, komun, lurzoru eta sukaldeetarako tresneria eta altzariak eskaintzeko. Egitasmo honen bidez, Bricomart-ek Bilbo metropoliko ekialdean, Busturialdean, Lea Artibain, Durangaldean eta Arratian sortzen diren beharrei erantzuteko asmoa dauka.

Juan Manuel Herreras, Garapen zuzendaria, Iñigo Sanz Iparraldeko Hedakuntza arduraduna eta Luis Bremond Ondare arduraduna izan dira Galdakaon egingo den inbertsioa aurkeztu dutenak.

Ibon Uribek, Galdakaoko EAJ-PNV-k alkatetzara aurkezten duen alkategaia Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagai eta oraingo Presidentziako diputatu Unai Rementeriarekin izan da aurkezpen ekitaldian. Enpresari beren esker ona adierazi diote beste aukeren artean Galdakao hautatu dutelako, eta beren gestioagatik zoriondu dute. “Formica lantegia, herri honetako enpresa nagusienetako bat itxi ondoren, ahalegin handiak egin dira eskualdeko birgaikuntza industriala eragiteko. Bricomart Galdakaora etortzea albiste bikaina da eta inguru osoko ekonomia suspertzea eta bizitza soziala dinamizatzea ekarriko du”.

Uribek aurreratu duenez Bricomart zabaltzearekin batera “Galdakaora inbertsio berriak erakartzeko bidea zabalduko da, udalerriaren suspertzeko motore gisa eta lanpostu berriak sortuz, gizarte politikekin batera, hori baita gure ardurarik nagusienetakoa”.

Zentzu honetan, Bricomart-eko zuzendari eta arduradunek egitasmoa aurkezteko ekitaldian esan duenez “Bricomart-en sortuko den enplegua kalitatezkoa izango da, langile guztien %90k kontratu mugagabea izango dutelako. Konpainiarekin lotura sendoak dituzten langileak nahi ditugu, lan baldintzekin pozik egongo diren langileak, maila ekonomikoan zein sozialean, arlo pertsonalean eta familiari dagokionez, barruko promoziorako benetako aukerak emanez. Horretarako, baldintzarik garrantzitsuenetakoa da langileak lanpostutik hurbil bizitzea. Bricomart-eko langileen portzentaje handia Galdakaokoa izango da, horrek lan giro bikaina sortzen lagunduko digu eta langileekin eta hartuko gaituen herriarekin hartuko ditugun konpromisoak bete ahalko ditugu”.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!