Prentsa Aretoa

Berriak

2015/05/27

Unai Rementeriak “gobernu sendoa eta egonkorra” nahi du Bizkaiarentzat eta iragarri du gainerako talde politikoekin kontaktuen txandari ekingo diola datorren astean

Bizkaiko ahaldun nagusia izateko hautagaiak esan du datozen urteetan “leheneratze ekonomikoa dugula jokoan” eta, horretarako, “guztiok eta noranzko berean egin behar dugula arraunean”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusia izateko hautagaiak,  gaur “Bizkaiak gobernu sendoa behar duela, jokoan leheneratze ekonomikoa dugulako” esan du, eta azaldu du une hauetan Lurraldeak   aprobetxatu behar duen aukera duela. Horretarako iragarri du datorren astean kontaktuen txandari ekingo diola Bizkaiko Kameran eskuordeak lortu dituzten alderdi guztiekin; “guztiekin”, azpimarratu du. Eman dituen azalpenen arabera “apaltasunetik abiatuta egiten dugu, jakin dakigulako Bizkaia guztion artean egiten dugula”; halaber, zehaztu du bilera horietan Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria, Itxaso Atutxa, eta bera egongo direla.

Rementeriak adierazi du adierazle ekonomikoen arabera joera hobera egiteko aldaketa dela eta baieztatu du  “tren horretara igo behar dugula; uste dut denon erantzukizuna dela hori lortzea, inor atzean utzi gabe”. Ildo  beretik hitz egiten jarraitu du eta esan du Bizkaian EAJ-PNV izango dela leheneratzea gidatuko duen alderdia eta “askotarikotasunean, apaltasunean eta lan erkidean  oinarrituta egingo dugula”.  Era berean, adierazi du erakundeen arteko lankidetza hobetzeko lan egiteko ustea duela “hala beherantz, udaletarantz, nola gorantz, Eusko Jaurlaritzarantz eta beste aldundietarantz. Berriz azpimarratu nahi dut, elkarrekin indartsuagoak gara”, esan du amaieran.

Beste alde batetik, Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarreko lehendakariak,  igandean postontziek utzi dituzten datuen balorazio oso positiboa egin du eta eskerrak eman dizkie bizkaitarrei igandean hauteskundeetan parte hartzeagatik. Burukide bizkaitarrak ondokoa adierazi du: “Eusko Alderdi Jeltzaleak Lurraldean sendo dagoela egiaztatu du” eta esan du EAJ-PNVren proiektuak herritarren konfiantza ez ezik, hori baino gehiago jaso duela eta indartuta atera dela. “Datuen arabera  kanpainan (eta baita aurreko lau urteetan ere) zehar bizkaitarrei entzuteko gauza izan gara eta argi frogatu da Bizkaiak eurekin eta edurentzat lan egin dugula baloratu duela. Eta horixe izango da datozen lau urtetan ere mantenduko dugun norabidea”, esan du.  Rementeriak egin duen bezala, Atutxak gogorarazi du beharrezkoa dela akordioetara iristea,

“Bizkaiaren onerako”. “Bizkaiaren alde lan egiteko, ekonomia berriz aktibatzeko, enplegua sustatzeko eta gure gizarte sarea mantentzeko erakundeek egonkortasuna eta seriotasuna behar dute”, esan du amaitzeko.