Prentsa Aretoa

Berriak

2015/06/05

Imanol Landak Getxoko Udalean ordezkaritza lortu duten talde politikoekin gauzatutako lehen kontaktuen txanda bukatu du

EAJ-PNVren Getxoko alkatetzarako hautagaiak, gaur amaitu du legeldi berriari begira jarrerak ezagutzeko udala eratuko duten alderdi zein talde desberdinetako ordezkari berriekin gauzaturiko lehen harremanen erronda

rss Ezagutzera eman
Imanol Landak Getxoko Udalean ordezkaritza lortu duten talde politikoekin gauzatutako lehen kontaktuen txanda bukatu du

ARGAZKIA JAITSI

Imanol Landak balorazio positiboa azaldu du astean zehar Getxoko alkatetzarako hautagai jeltzaleak deituta ospatu diren bileren inguruan. Getxoko EAJren alkategiak pasadan maiatzak 24an formazioek lortutako herri babesaren arabera deitu ditu kontaktu txanda honetara. Bilerak Alderdi Popularra, GUK eta EHBildurekin zabaldu ziren, ondoren Alderdi Sozialista egon zen, eta gaur Ciudadanos alderdiko zerrendaburuarekin izan dute amaiera.

Bilera hauen helburu bezala Getxoko Udalaren Osoko Bilkuran talde politikoen bozeramale izango omen diren ordezkariekin lehen topaketa garatzea azaldu du Getxoko EAJren alkategaiak. Zerrendaburu hauek, lehen aldiz aurkeztu dira honako postuan, eta hau honela, gai nagusi bi landu izan dira: hastear dagoen legealdi berriari begira alderdiek dituzten proposamenak, hala borondate zein jarrerak ezagutzea; hala nola, eta epe hurbilagoan, ekainak 13an izango den Alkatearen izendapen Bilkurari begira talde hauek baloratzen dituzten posizioak aztertzea.

Imanol Landak, oinarrizkotza jo du datozen 4 urteetan akordioaren inguruko lana garatzea, desberdinen arteko elkarrizketa azpimarratuz, eta honela, udaletxe berrira sartzen diren alderdien artean elkarguneak eragitea, baldin eta beharrezkoak bait dira herritarren eskaizunak erantzuteko, zein hauteskundeetako emaitzetan azpimarratu den pluraltasunari ere erantzuna emateko.