Prentsa Aretoa
Berriak
2015/06/08
Euzko Abertzaleak taldeko 23 batzarkideek kredentzialak aurkeztu dituzte Bizkaiko Batzar Nagusietan
Batzarkide guztien herenak kredentzialak aurkeztu ondoren, Batzar Nagusiak eta Batzar Nagusietako mahaia osatzeko bilkura egin beharko da. Bigarren bilkuran ahaldunen bateraezintasunak aztertuko dira eta hirugarren bilkuran burutuko da ahaldun nagusiak karguaz jabetzeko ekitaldia
-
2015 Bizkaiko BBNN akreditazioa 2015/06/08
Gaur goizean, maiatzaren 24ko hauteskundeetan aukeratuak izan ziren Euzko Abertzaleak taldeko ahaldunek beren kredentzialak aurkeztu dituzte Bizkaiko Batzar Nagusietan. Bertan izan dira Unai Rementeria, Busturia-Uribe hauteskunde barrutiko zerrenda burua eta Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagai hautetsia, eta Ana Otadui, Durango-Arratia hauteskunde barrutiko zerrenda burua eta Bizkaiko ganberako presidenterako hautagai hautetsia. Beraiekin batera, gainerako ahaldun jeltzaleek agiriak aurkeztu dituzte gaur Bizkaiko Parlamentuko Idazkaritza Nagusian.
Unai Rementeriak herrialdean “gobernu sendoa” osatzeko duen apustua berretsi du eta “Bizkaiko indar politiko guztiekin” hitz egiten segituko duela esan du. Era berean gogoratu du, datorren larunbatean, ekainak 13, euskal udalak osatzeko emango den urratsa izango dela akordioak lortzeko bide horretan ematen den “lehen pausoa”.
Euzko Abertzaleak taldeko batzarkideen kredentzialek ganberaren herena egiten dute eta, beraz, “lehen urratsa” izango da maiatzaren 24ko hauteskundeez geroztik egin behar den bidean. Ondoren, Batzar Nagusiak eta Batzar Nagusietako mahaia osatzeko bilkura eta ahaldunen bateraezintasunak aztertzeko bilkura egingo dira (bilkura bi horiek egun berean egingo dira). Amaitzeko, ahaldun nagusiak bere karguaz jabetzeko hirugarren bilkura egingo da. Rementeriak berak azaldu bezala “ekainaren amaieran edo uztailaren hasieran” izan liteke.
Euzko Abertzaleak taldeko ahaldunak
Batzarkide jeltzaleek osatzen dute Bizkaiko parlamentuko talderik handiena, ganberako 51 eserlekutik 23 izango dira Euzko Abertzaleak taldeko batzarkideek hartuko dituztenak.
Unai Rementeriarekin batera Koldo Mediavilla, Zuriñe Argatxa, Jesús Lekerikabeaskoa, Jane Eyre Urkieta eta Alaitz Etxeandia izango dira Busturia-Uribe hauteskunde barrutiko ahaldunak; Ana Otadui, Lorea Bilbao, Mikel Bagan, Ana Esther Furundarena eta Janire Bijueska izango dira Durango-Arratiako ahaldunak; Ibone Bengoetxea, Jon Andoni Atutxa, Jon Sánchez, Ainara Aretxabaleta, Oscar Arana, María Presa eta Aitor Ibarra izango dira Bilboko hauteskunde barrutikoak, eta Imanol Pradales, Unai Lerma, Irene Edesa, Idoia Inoriza eta Celia Gómez Enkarterrietakoak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25