Prentsa Aretoa

Berriak

2015/06/23

Ekaitz Mentxakak pozik hartu du Eusko Jaurlaritzak Ugao-Miraballesen Bigarren Hezkuntzako Institutua eraikitzeko 6,5 milioi baimentzearen erabakia

EAJ-PNVren alkateak azaldu du lanak urtea amaitu baino lehen esleitzea aurreikusten dela eta 18 hilabeteko epea izango dutela

rss Ezagutzera eman
Ekaitz Mentxakak pozik hartu du Eusko Jaurlaritzak Ugao-Miraballesen Bigarren Hezkuntzako Institutua eraikitzeko 6,5 milioi baimentzearen erabakia

ARGAZKIA JAITSI

Ekaitz Mentxaka, EAJ-PNVren Ugao-Miraballesko alkatea, oso pozik agertu da Eusko Jaurlaritzak gaur goizeko Gobernu Kontseiluan herrian Bigarren Hezkuntzako Institutua eraikitzeko 6.567.931,01-ko inbertsioa baimendu duela jakitean. Mentxakak ezarri du “bai Udalean bai eskola-elkartean oso pozik” daudela eta adierazi du zentro berriari esker “gure gazteak ez dira beste herrietara joan beha izango eta Ugao-Miraballesko hezkuntza eskaintza oraindik hobegoa izango da; beraz, oso pozik agertzen gara”.

Alkate jeltzaleak ikastetxe berria Udalak Usilan emandako partzela batean eraikiko dela azaldu du. Era berean, eraikina eta  eskola ingurua urbanizatzeko lanak 18 hilabeteko epea izango dutela adierazi du, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak obrak urtea amaitu baino lehen esleituta egotea aurreikusten duela.

Eusko Jaurlaritzatik deskribatu dutenez, Ugao-Miraballesko Bigarren Hezkuntzako Institutuaren eraikin berriak 4.457,74 metro koadroko azalera eraikia izango du orotara, behe solairuan eta horren gainean eraikitako beste bi solairutan banatuta. 200 ikasle hartzeko gaitasuna izango du.

Eraikin berriak izango dituen instalazioen artean, gimnasio estalia, alboan behar dituen gelekin (952,11 m²); liburutegia edo erabilera anitzeko gela; kanpoko patio irekia (1.800 m²); jangela, alboan behar dituen gelekin; 9 ikasgela arrunt eta 2 banaketa gela; plastika gela; musika, dramatizazio eta audio gela, eta zientzia laborategia dira aipagarrienak. Eraikinaren sarrera nagusiak aterpea izango du, fatxadaren luze-zabalean 173,80 metro koadroko aterpea eskainiko duen estalpea, hain zuzen.