Prentsa Aretoa
Berriak
2015/06/24
Durangok Uda Kalean bizi programaren beste edizio bat abian jarri du
Kaleko arteen kalitatea eta herriko toki kuttunak herritar guztien eskura jartzen dituen programazioa
Durangoko San Agustin Kultur guneak, jada ohitura bilakatu den bezala, uztailarekin bat Uda Kalean Bizi programa aurkezten du, kale arteen lagin bat, non lan hauen kalitatea, durangar guztien eskura jartzen den, uriko toki kuttunak indartzeaz batera.
Aurtengoan antzokiak berak bultzatutako sei emanaldiez gain, Kriskitin dantza taldeak proposatutako Durangon Folk saioa ere sartuko da, Kubako Camagua talde gonbidatuak hartuko du parte.
Azken urteotan badirudi zirkoa kale antzerkiari itzala egiten ari zaiola kaleko arteen esparruan. Hala aurtengoan halako 3 lan aurkeztuko ditugu: Dikothomia taldearen ‘Spazi…o’, lan hau San Agustinen hazten ikusi dugu, gaur egun estatuko kale festibaletan zehar biran dabil; ‘Eskobien atzetik’, lan apal baina hunkigarria; eta Manolo Alcántara-ren ‘Rudo’ lan saritua, besteak beste iazko Leioako Umore Azokan lan onenari saria jaso zuen, eta aurten Feten-en saritu dute. Zirkoa, akrobazia eta zuzeneko musika uztartzen dira.
Musikari dagokionez honako proposamenak ditugu: D’capricho, Habanako bikote kantaria, Kubako musika eta poeta nagusien berbak, euskal idazleen testuekin uztartuta entzungo ditugu; Germán Díazen Método Cardiofonico-a bitxikerien arteko harribitxia, bihotz taupaden erritmikoaren gainean, hogeigarren hamarkadan sortutako musika tresna automatikoek gidatutako bidaia musikala; eta Chicagoko bluesa odolean daroan Velma Powell & Bluedays taldearen zuzenekoa, Andra Mariko elizpean uztailaren 16an.
Saioak Tabirako parkean, Kurutzesantu museoko lorategian, Musika Eskolakoan, Udaletxeko plazan eta Santa Ana plazan izango dira. Hala ere, emanaldi guztiak egin ahal izateko bigarren lekuak ere aurreikusi dira. Hala durangarrek ziurtatuta dute arte-kultura proposamen honen gozatzea.
Nabarmenak...
ELORRIO
2026/06/24
BERRIA
2026/06/24
BERRIA
2026/06/20
MURUETA
2026/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












