Prentsa Aretoa
Berriak
2015/07/16
Itxaso Atutxa: “Ajuria Eneako irudiak egonkortasuna, erakundeen arteko lana eta lankidetza islatzen ditu"
Bizkai Buru Batzarraren presidenteak aditzera eman duenez, atzokoan lehendakariak eta hiru ahaldun nagusiek izan zuten bilerak "indar handiko argazkia" utzi duela eta agerian jartzen duela "herri hau lankidetzaren bidez bideratzeko konpromisoa".
Itxaso Atutxak, BBBren presidenteak, aditzera eman bezala, atzokoan Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru ahaldun nagusien artean Ajuria Enean egin zen bilerakoa "indar handia transmititzen duen argazkia da, egonkortasuna erakusten du eta herri hau erakundeen arteko harreman eta lankidetzaren bidez bideratzeko beharra islatzen du". Zentzu berean gogoratu du EAJ-PNV-k debora luzea daramala erakundeen arteko "lan bateratua" bideratzeko asmoarekin "krisitik irteteko lehen urte garrantzitsu hauetan herri hau ardazten laguntzeko".
Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, Bizkaiko burukideak gogora ekarri du maiatzaren 24ko hauteskundeez geroztik EAJ-PNV eta PSE-EE alderdien artean lortu den akordioa. "Herritargoak erakutsi egin zigun herri hau anitza dela" eta, beraz, "alderdion artean lankidetzan aritzeko gonbitea luzatu digu, gobernu egonkorrak osa ditzagun". Era berean azpimarratu duenez "gure alderdikideek akordio honi normaltasun osoz begiratzen diote heziketa politiko handia dutelako eta jakin badakitelako zein garrantzitsua den erakundeetan egonkortasuna lortzea". “Egia da, lankidetza akordio batetara iritsi behar denean, beti daude tirabirak, partekatzea ez baita beti erraz egiten" zehaztu du, "baina, horretara iristeko, erantzukizun politikoan oinarritu izan gara". “Argi daukaguna da herriak eskatzen duena, eta horretan ezin diogu kale egin".
Urkullu lehendakariak bihar PSOE-ren idazkari nagusi Pedro Sánchezekin izango duen bileraz eta bien artean akordiorik adostuko al den galdetuta,BBBren buruak argi bezain sendo hitz egin du " EAJ eta PSOEren artean ez dago aurretiazko inolako hitzarmenik" . Atutxaren hitzetan balizko akordio hori "hainbat gairen mende egongo da". Bizkaiko jeltzaleen buruak esan du bere alderdia pozik egongo dela hurrengo hauteskunde orokorretan alderdi bakar batek ere gehiengo absolutua lortzen ez badu eta bere legebiltzar taldeak "ahotsa" eta batez ere "boto eraginkorra" izatea lortzen badu. Atutxak azaldu duenez "lehenengo eta behin", Pedro Sánchezek hurrengo hauteskunde orokorrak irabazi beharko lituzke eta, hortik aurrera, EAJ-PNV-k "beti egin izan duen moduan, gobernua eratzeko moduko emaitzak lortuko dituen alderdiarekin hitz egingo du".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25