Prentsa Aretoa

Berriak

2015/07/28

Amorebieta-Etxanok hirigintza plana zehazterakoan herritarrek parte har dezaten prozesu bat zabaldu du

Asmoa herritarrek hirigintza arloan dituzten gogo, kezka eta interesak jasotzea da, udalerriarentzat egokiagoa den hiri eredu baten definizioa bere egiteko.

rss Ezagutzera eman
Amorebieta-Etxanok hirigintza plana zehazterakoan herritarrek parte har dezaten prozesu bat zabaldu du

ARGAZKIA JAITSI

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrek parte har dezaten prozesu bat zabaldu du Hiri Antolamenduko Plan Orokorra zehazteko. Herritarrei zuzenduta dago eta helburua Udaleko Plan Orokorraren agiria ulerterrazagoa izatea da eta zornotzarrak Udalaren erabakietan nahastea.

Hirigintza arloan herritarrek dituzten gogo, kezka eta interesei erantzun nahi zaie eta datozen urteetan jarraitu beharreko lerroak zehaztuko dituzten behin betiko agiria idatzi. Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrek Plana ezagutzeko eta honi buruzko informazioa izateko duten eskubidea erraztuko du, agiri teknikoak eskura jarriz eta hauek ulertzen lagunduz. Era berean, hirigintza arloko agiria jendaurrean jarriko da fase desberdinetan, herritarrek une oro testuak izandako aldaketen berri izan dezaten.

Aurreikusitako ekintzen artean hitzaldi eta mahai-inguruak egitea dago, herritarrei zuzenduak eta udal bulegoetan informazio panelak jartzea. Horrela, Amorebieta-Etxanorentzat egokiagoa den hiri ereduaren definizioa bere egitea nahi da.