Prentsa Aretoa
Berriak
2015/09/09
Imanol Landa, Getxoko alkatea, EUDEL erakundeko presidenterako adostu den hautagaia
EAJ-PNV, PSE-EE, PP eta udal elkarte independenteek gaur goizean proposamen bateratua aurkeztu dute Euskal Udalen Elkartearen Batzorde Exekutiboa berriztatzeko.
EAJ-PNV, PPSE-EE, PP eta udal elkarte independenteek gaur goizean proposamen bateratua aurkeztu dute EUDEL Euskal Udalen Elkartearen Batzorde Exekutiboa eta bere herrialde batzordeak berriztatzeko. Proposamen integratzaile honek Euskadiko alkatetzetan ordezkaritza duten talde politiko guztiei –EH Bilduri izan ezik– emango die EUDEL erakundearen baitan aldi berriari ekiteko aukera, toki esparruan planteatzen diren erronken aurrean eta, modu berezian, gaur egun legebiltzarreko tramitean dagoen Udal Legearen ibilbideari dagokionez .
Gaur goizean aurkeztu den hautagaitza bateratzegilea Euzko Alderdi Jeltzaleko hamar alkatek, PSE-EE alderdiko hiru alkatek, PPko batek eta talde independente bateko beste alkate batek osatzen dute. Adostasun hau Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako herrialde batzordeetara ere eraman da .
Esandako talde politikoen artean adostu duten alternatibaren arabera, Imanol Landa (EAJ-PNV), Getxoko alkatea, izango da EUDEL erakundearen presidente berria eta bi presidente ordeak Jose Antonio Santano (PSE-EE) , Irungo alkatea, eta Josune Irabien (EAJ-PNV), Amurrioko alkate andrea izango dira.
Euskal Udalen Elkarteko kide dira Euskal Autonomi Erkidegoko 251 udaletatik 23, eta EAJ-PNV da , 120 udalekin, alkate gehien dituen alderdia, bigarren dago EH Bildu (67), talde independenteak hirugarren (32), laugarren dago Euskadiko Alderdi Sozialista (9) eta bosgarren PP (3).
Koldo Mediavilla, EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren Idazkari eta Arlo Instituzionaleko buruaren hitzetan "akordio hau gatazka politikoa udal esparrutik ateratzeko borondate argiaren ondorioa izan da". "EAJ-PNVk" esan du Mediavillak "ahalegin guztiak egin ditu akordioa talde guztien artekoa izan zedin. Gure asmoa izan da EH Bildu exekutiba integratzailean parte har zezan konbentzitzea. Saiakerak egin izan diren arren, ezin izan da hori lortu, baina parte ezberdinen artean ikusi ahal izan dugun hurbilketaren alderdi positiboarekin eta talde horretako ordezkariek formula berriak bilatzeko erakutsi duten borondatearekin geratzen gara, etorkizun hurbilean denok EUDELen lanak eta erantzukizunak partekatzeko gai izan gaitezen. EAJ-PNVk lanean segituko du horrela izan dadin, funtsezkoena ez baita halako talde batean gehiengoa nork duen ezta burua zein alderdikoa den ere. Funtsezkoena dena da euskal udalek, bere aniztasunean, babesa, aholkularitza eta laguntasuna izan dezatela hiritarrei eman beharreko zerbitzurako garatu behar dituzten politiketan".
Mediavillak era berean eskertu du "akordioa egingarri egin duten gainerako alderdi politikoen jarrera. Integrazioa bilatzen genuen, ez gehiengo baztertzailerik, ordezkaritzak berak horretarako aukera eman arren. Bene-benetan elkarrizketan eta denon parte hartzean sinesten dugu, eta atea zabalik izango dugu, azterketa partekatuaren bidez eta EUDELen funtzionamendu eta egituran hobetu behar dena hobetuta, EH Bildu akordio honetan sartu ahal izan dadin".
EUDEL erakundeak irailaren 16an egingo du Durangon, bere barne egitura berriztatzeko batzarra.
Imanol Landak orain arte EUDELen presidente izan den Ibone Bengoetxearen lekukoa hartuko du. Bengoetxeak udan Bizkaiko Foru Aldundiko erantzukizunak bereganatu zituen eta kargu biak bateraezinak direnez, udal exekutiba utzi behar izan zuen.
Currículum Vitae
Imanol Landa Jauregik, Getxoko herritar eta Alkateak, 48 urte ditu. Ezkondua da eta bi alabaren eta seme baten aita da. Zuzenbidean lizentziatua da, EHU-UPVren Donostiako fakultatean; graduondoa egin zuen Hirigintza Zuzenbidean Deustuko Unibertsitatean. Getxoko alkatetzan aritu baino lehen Bilboko bulego batean aritu zen abokatu gisa. 2007an Getxoko Alkate bihurtu zen eta kargu berean segitzen du 2011 eta 2015ean berraukeratua izan ondoren. Esparru pertsonalean, Imanol Landak euskararekiko maitasuna adierazi du sarritan, eta euskalki ezberdinen doinuak entzutean gozatzen duela aitortu du. Gogoko du txirringa txangoak egitea eta gauez edo egunez Getxotik ibiltzea. Familiarekin eta lagunartean ibiltzen irten ohi da Gorliz eta Armintza lotzen duen ibilbidetik edo antzeko beste bideetatik. Sare sozialen eta blogen zale sutsua da "aukera paregabeak eman ditzakete partekatzeko eta iritziak ezagutzera emateko eta eztabaidatzeko...". Asmo horrekin, 2006 urtean
www.ilanda.info bloga sortu zuen, ia egunero elikatzen saiatzen dena. Horrez gain, Facebook eta Twitter kontuak ere ireki zituen.
EAJ/PNV-K, PSE-EE-K (PSOE), TALDE INDEPENDENTEEK ETA PP-K
EUDEL-EN BATZORDE EXEKUTIBOKO KIDEAK AUKERATZEKO AURKEZTU DUTEN HAUTAGAITZA (2015 – 2019)
Izenduak / Titulares:
IZEN-ABIZENAK / NOMBRE Y APELLIDOS - UDALERRIA / MUNICIPIO - KARGUA/CARGO
Imanol Landa - Getxo - EAJko alkatea
José Antonio Santano - Irun - PSEko alkatea
Josune Irabien - Amurrio - EAJko alkatea
Ibon Uribe - Galdakao - EAJko alkatea
Ager Izagirre - Mungia - EAJko alkatea
Josu Bergara - Sestao - EAJko alkatea
Mari Carmen Urbieta - Leioa - EAJko alkatea
Nati López de Muniain - Burgelu/Elburgo - EAJko alkatea
Mikel Pagola - Urnieta - EAJko alkatea
Ane Beitia - Elgoibar - EAJko alkatea
Aitor Aldasoro - Beasain - EAJko alkatea
Mikel Torres - Portugalete - PSEko alkatea
José Javier Martínez García - Iruña Oka/Iruña de Oca - PSEko alkatea
José Luis Navarro - Abadiño - Alkate independentea
Borja Monje - Mañueta/Baños de Ebro - PPko alkatea
Nabarmenak...
MUSKIZ
2026/05/12
BBB
2026/05/09
GUEÑES
2026/05/08
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












