Prentsa Aretoa

Berriak

2015/09/10

Bizkaiko EAJ-PNV-k Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hautagaiak aukeratu ditu

Herrialde Batzarrak gaur aukeratu ditu udazkeneko hauteskunde orokorretan Euzko Alderdi Jeltzaleak Bizkaiaren ordez aurkeztuko dituen emakume eta gizonak

rss Ezagutzera eman
Bizkaiko EAJ-PNV-k Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hautagaiak aukeratu ditu

ARGAZKIA JAITSI

Bizkaiko Herrialde Batzarra, gaur arratsaldean Sabin Etxean batzartuta, udazkenean ospatuko diren hauteskunde orokorretan, Diputatuen Kongresurako eta Senaturako aurkeztu ahalko diren Bizkaiko ordezkariak aukeratu ditu.

Herrialde mailako zerrenda onartuta EBBri helaraziko zaio, eta aberri erakunde honek agiri berean integratuko ditu Euskadiko hiru herrialdeetan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) aukeratutako zerrendak. Behin betiko zerrenda hau datorren ostiralean, irailak 18, Sabin Etxean bertan ospatuko den Aberri Batzarrean bozkatuko da.

Bizkaiari dagokionez, Herrialde batzarrak honako hautagaiak aukeratu ditu:

DIPUTATUEN KONGRESUA:

Aldamiz Etxebarria López, Javier

Ardanza Uribarren, Pilar

Azpiazu Uriarte, Pedro Mª

Escribano Etxebarria, Joseba

Esteban Bravo, Aitor

Garate Azpitarte, Axier

Garrido Mármol, Iratxe

González García, Diana

Hormaetxe Ugalde, Ana

Sagastizabal Unzueta-Barrenetxea, Idoia

Uribarri Uriarte, Elixabete

SENATUA:

Ahedo Ceza, Nerea

Ardanza Uribarren, Pilar

Artaraz Martín, Koldo

Bilbao Artetxe, Lore

Cazalis Eiguren, José María

Etxanobe Landajuela, Elixabete

Etxano Varela, María Dolores

Leizaola Zulueta, Maitane

Mujika Sarasketa, Joseba