Prentsa Aretoa

Berriak

2015/09/17

Herritargoak irudikatuko du Ortuellako Gizarte Ongizatea

Udalak lan taldeak sortzeko prozesua ireki du arlo honetan hartzen diren erabakietan, herritarrek ere lagun dezaten

rss Ezagutzera eman
Herritargoak irudikatuko du Ortuellako Gizarte Ongizatea

ARGAZKIA JAITSI

Lan talde ezberdinak sortuko dira eta bertan parte hartuko dute gizarte elkarteetako kideek eta parte hartu nahi duten herritarrek, eta bereziki aztertuko dira Ortuellako Udaleko Gizarte Ongizate Arloan jorratzen diren gai nagusiak. Hauxe da Amaia Gonzalez Novo Gizarte Ongizate Saileko zinegotzi arduradunak OKE izeneko honetan herritarrekin egin den bilera irekian.

Antolaketa honekin bilatzen da, alde batetik, sortu berri diren talde hauek bultzatutako lanaren bidez udal batzorde informatiboen garapena arintzea eta, bide batez, herritarren parte hartzea sustatzea; eta, bestetik, Ortuellako pertsona eta familien zailtasunak zuzenean aztertzen diren udal arlo honetan hartzen diren erabakien gardentasuna areagotzea.

Ortuellak 340.000 euroko aurrekontua dauka Gizarte Larrialdietarako Laguntasunetarako (GLL-AES) eta Etxez etxeko Arreta Zerbitzua emateko. Legegintzaldi honetan bultzatuko diren lan taldeen egitekoak izango dira, besteak beste, arlo honek dituen arduren esparruak proposamenak, jarduerak eta helburuak planteatzea.

Era berean jasoko dute arazoak konpontzeko behar den informazioa, proposamenak planteatu eta aukeratuko dituzte eta horiek guztiak gauzatzeko planak abian jartzeko beharrezko planak egingo dituzte.

Lan talde hauetan berehala aztertuko diren gaiak izango dira deserrotuta dauden familietako umeei laguntza emateko egitasmoa eta umeen desnutrizioari eman beharreko arreta.