Prentsa Aretoa
Berriak
2015/09/21
Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Bilboko alkatearekin hasi du udalerriekin mantendu nahi dituen elkarrizketen txanda
Unai Rementeriak azpimarratu du Bilbo eta Bizkaiaren arteko lotura zabaltzearen garrantzia, Lurraldeko gainerako 111 udalerriak sartzeko.
Gaur goizean, Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeria Bilboko alkate Juan Mari Aburtorekin bildu da, Foru Jauregian, Bizkaiko Foru Aldundiak Lurraldeko alkateekin izan nahi dituen elkarrizketen lehen txanda baten barruan. Bizkaiko Ahaldun Nagusiak esan duenez, “bizkaitar guztiok osatzen dugu Bizkaia; udalak dira herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak, eta Bilborekin hasi da elkarrizketatzen, hiriburua Lurraldeko udalerririk handiena baita”.
Ordubetez, Aburtok eta Rementeriak mahai gainean jarri dituzte agendan dituzten proiektu garrantzitsuenak, elkarlanerako gaiak bilatzeko eta Bilbo eta Bizkaiaren arteko lotura sendotzeko.
Ildo horretan, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak erakunde bien arteko sintonia ona aipatu du. Halaber, lankidetza gainerako udalerrietara zabaltzearen garrantzia azpimarratu nahi izan du. “Lotura horrek sendoago egin gaitu urteotan eta Aldundiaren asmoa da hura berritzea eta sustatzea, bai eta haren barruan Lurraldeko gainerako 111 udalerriak sartzea ere”.
Orobat, Rementeriak aurre egiten behar dieten erronka nagusiak nabarmendu ditu, hala nola enplegua, ekonomi sustapena, trebakuntza eta munduko aukera-zentroekiko konexioa. Ahaldun Nagusiak gehitu du “erronka horiek berez dakartela indarrak eta baliabideak batzea eta ekimenak partekatzea, eta zenbat eta gehiago izan eta zenbat eta baterago jokatu, hobe”. Haren hitzetan, “elkarrizketa eta hurbiltasuna izango dira erronka horiei aurre egiteko erreminta”.
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25