Prentsa Aretoa

Berriak

2015/09/25

Alderdi Popularrak ‘Pinosolo auzia‘ izenekoaren bidez Eneko Arruebarrena eta Jon Loizagaren kontra aurkeztu zuen salaketa artxibatu delarik, Bizkai Buru Batzarrak zera adierazi nahi du:

rss Ezagutzera eman
Alderdi Popularrak ‘Pinosolo auzia‘ izenekoaren bidez Eneko Arruebarrena eta Jon Loizagaren kontra aurkeztu zuen salaketa artxibatu delarik, Bizkai Buru Batzarrak zera adierazi nahi du:

ARGAZKIA JAITSI

1. BBB honek pozik hartu du Bizkaiko Probintzia Entzutegiko Fiskaltzak Javier Ruizek, Bizkaiko PP alderdiaren idazkari nagusiak, azaroaren 28an Eneko Arruabarrena eta Jon Loizagaren kontra aurkeztu zuen salaketaren ondorioz hasi ziren diligentziak artxibatzeko Dekretua eman duelako albistea. Dekretu honek erakutsi du BBBk zuzen jokatu duela Eneko Arruabarrenak eta Jon Loizagak beren kargu publikoetako eginkizunetan erakutsi duten zintzotasuna,ohore eta garbitasuna defendatzeko orduan.

2. Fiskaltzaren Dekretu honek Arruebarrena eta Loizagaren ohorearen inguruan egon litezkeen zalantza guztiak argitzen ditu, eta aldi berean laguntzen du agerian uzten PPk azken aldi honetan Bizkaiko eta, oro har, Euskadiko gizarteak orain arte ukatu izan dion babesa eta hauteskundeetako arrakasta jasotzeko itxaropen (faltsuarekin) EAJ-PNVren kargudunen kontra burutu duen eraso eta jazarpen estrategia.

3. BBBk Bizkaiko Fiskaltzaren azken adierazpen hau baliatu nahi du Alderdi Popularrak Justizia Administrazioarekin egiten duen erabilera iruzurrezko, interesatu eta lohi hau salatzeko; modu berezian, euskal administrazioak ere erabili izan dituelako, euskal erakunde publikoak zirku mediatiko bihurtzeko ahalegina eginez.

4. Gaurkoan ikusi ahal izan dugu Justiziak nola artxibatu duen EAJ-PNVren kardudunen kontra aurkeztutako salaketa bat. Zentzurik eta arrazoirik gabeko salaketak izan dira, zeintzuetan ALderdi Popularra eta EH Bildu elkarrekin joan diren, inolako lotsarik gabe, EAJ-PNVk irabazi duen izen eta ospe ona zikintzeko asmo argiarekin. Beste behin ere, BBBk alderdi biei eskatzen die arrazoirik gabe eta asmo txarrez eginiko salaketak aurkezteari utz diezaiotela.