Prentsa Aretoa
Berriak
2015/09/29
Asteburu honetan Aukeren Azoka berria izango da Galdakaon, deskontu handiekin
Aukeren Azoka, aurten hamalaugarren ediziora heltzen dena, urtero ospatzen da Dendari Elkartea eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan
Galdakaoko Udalak, Enplegu, Merkataritza eta Toki-garapen Arloaren bitartez (Galdakaoko Behargintza), eta Dendari Elkartea eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzaz, Aukeren XIV Azoka antolatuko du datorren asteburuan: urriak 2, 3 eta 4. Ekimen hau 2005. urtean sortu zen eta urtero egiten da, Europako Gizarte-funtsaren laguntzarekin, ‘Valora’ programaren bitartez.
Azoka hau stock eta soberan geratu diran salgai merketuen feria da, eta Agirre Lehendakariaren plazan kokatuko da, 10:30etik 20:30era, ostirala eta larunbata, eten bako ordutegiaz. Horretarako 30 stand ipiniko dira.
Enplegu, Merkataritza eta Toki-garapen Arlotik bultzatu nahi den merkataritza-sektorea sustatzeko jarduera-programaren barruan dago ekimen hau. Era berean, gaiak erakutsi eta salduko dira kalean, establezimenduaren aurrean, jarduera hau arautzen duen oinarrien arabera.
Establezimentua Galdakaoko uri barruan zein kanpoaldean zabalik daukaten denda minorista guztiek parte hartu dezakete, industrialdeetan egiten diren jarduera komertzialak berenberegi baztertuz.
Nabarmenak...
FORUA
2026/04/22
BERRIA
2026/04/22
MURUETA
2026/04/21
ARRIETA
2026/04/21
LEIOA
2026/04/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












