Prentsa Aretoa

Berriak

2015/10/02

Amorebieta-Etxanok igande honetan beira hondakinei buruzko sentsibilizazio kanpaina burutuko du

Informazio-dinamizazio puntu batean ingurumen hezitzaileak egongo dira eta gerturatzen den orori, dituzten zalantzak argitzen saiatuko dira

rss Ezagutzera eman
Amorebieta-Etxanok igande honetan  beira hondakinei buruzko sentsibilizazio kanpaina burutuko du

ARGAZKIA JAITSI

Amorebieta-Etxanoko Udalak, Ecovidriorekin (beirazko ontzi-hondakinen gestioaz arduratzen den entitatearekin) batera  beirazko ontzi-hondakinen inguruko sentsibilizazio kanpaina bat garatuko du igande honetan. Kanpainaren helburua, herritarren parte-hartze datuak hobetzea da.

Horretarako, batetik hostalaritza establezimendu guztietako arduradunak bisitatuko dira, tabernari, jatetxe, hotel...bere beirazko hondakinak errezago sailkatu eta gaika biltzeko baliabideak eskainiz, eta bestetik, herritar guztiei zuzenduriko informazio puntu bat jarriko da herritarren partehartzea haunditzeaz gain, zalantzak argitzea eta jasotako beira hondakin kopuru eta kalitateak ere haunditzeko.

Kanpaina igande honetan, urriak 4ean burutuko da, 09:30-12:30ak bitartean, azokaren ordutegiarekin bat eginez, Ixer kaleko azoka sarrera irteera unean. Kanpaina herritar guztiei zuzendua dago.

Kanpaina informazio-dinamizazio puntu batean oinarritzen da. Bertan ingurumen hezitzaileak egongo dira eta gerturatzen den orori, dituzten zalantzak argitzen saiatuko dira, esaterako, zer bota eta zer ez  den bota behar edukiontzi berdeetan, birziklatze prozesuan herritarren partaidetzak duen garrantzia…

Beirazko bilketa

Beirazko ontzi-hondakinen bilketa sailkatutako hondakinak jasotzeko ezarri zen lehen bilketa izan zen. Beirazko ontzi-hondakinak identifikatu eta banatzeko  ustezko erreztasunak eta bilketak daraman ibilbide luzea kontutan hartuta, gaikako bilketa honetako partehartze eta bilketa datuak altuak direla ezin uka.  Hala ere, oraindik ere badago zer egina! Partehartzea areagotu daiteke eta jasotako beirazko ontzi-hondakinen kalitatea eta kopuruak haunditu daitezke.  Oraindik egiteko dagoen ibilbide hori  da sentsibilizazio kanpaina hau egitearen arrazoia.