Prentsa Aretoa
Berriak
2015/10/27
Basauriko Udala su itzalgailuak banatzen hasi da bizikidetza planean atxikitako gazte lokaletan
Basauriko Udala hasi da su-itzalgailuak banatzen, herritarren eta gazte lokaletako erabiltzaileen arteko bizikidetza sustatzeko planean atxikitako lokaletan
Aurreko apirilean Basauriko Udalak, enpresa batek egoeraren diagnosia egin ondoren, herritarren eta herriko 63 gazte lokaletako erabiltzaileen arteko bizikidetza sustatzeko plana jarri zuen abian. Alderdi guztiek aho batez onartu duten plan honek gazteentzako baldintza osasungarriak bermatzea eta sustatzea du helburu, hau da, lokalek gutxieneko segurtasun eta garbitasun baldintzak izan ditzatela erabiltzaileentzako arriskuak prebenitzeko eta herritarren artean gatazkak saihesteko, beren jarduerak eragin ditzakeen arazoak gutxituz.
Bizikidetza plan honek lokalak bete behar dituen gutxieneko baldintza batzuk ezartzen ditu, ardura bakoitza gazteena edo lokalaren jabearena den aurreikusiz eta beste gomendio eta aholku batzuk planteatuz. Lokalak gutxienez izan behar du erantzukizun zibileko oinarrizko segurua, alokairu kontratua izenpetu behar da jabearen edo horretarako ahalmena duen pertsonaren eta erabiltzaileen artean, eta kontratu hau ahozkoa edo idatzizkoa izan ahalko da. Erabiltzaileak adin txikiak badira, erantzuleak hauen tutoreak izango dira.
Planean ere aurreikusten dira bizikidetza egokirako gomendio eta aholkuak: lokal bakoitzean larrialdietarako botikina izatea, musika eta telebista oso potentzia altuan ez jartzea, erabiltzaileen eta auzokideen artean zarata egiteko ordutegia adostea, lokaleko sarreran pertsonak ez pilatzea...
Halaber, lokalak bete beharko dituen baldintzen artean daude instalazio elektrikoari, urari edo komunari dagozkionak, hirurek egoera onean egon beharko dutelarik. Baldintza horiek bermatzea eta larrialdietarako argiak, aireztapena eta ateak gutxienez 90 cm-koak izatea egongo da jabeen ardurapean. Gehienezko aforoa pertsona bat metro koadro bakoitzeko izango da eta horretaz gazteak eurak arduratu beharko dira, era berean lokalaren garbiketaz arduratuko dira eta su-itzalgailu homologatua eta eguneratua eskura eta ikusgarri jarri beharko dute.
Zentzu honetan, Basauriko Udalak su-itzalgailua emango die planean atxikiko diren lokalei. Orain arte bederatzi dira planean sartu direnak. Su-itzalgailua jasotzeko, erregistroan dauden lokaletako arduradunek, bizikidetza zerbitzuko arduradunei eman beharko die eskari orria, azken argindar ordainagiria edo alta, lokalaren arduradunen NAN agiriaren kopia, lokalaren asegurua, lokalaren kontratu edo lagapen agiria eta, adin txikien kasuan, gurasoen baimena. Agiri hauek eskura edo e- posta bidez eman ahalko dira.
Su-itzalgailuen lehen banaketa hau enpresa homologatu batek egin du, su-itzalgailuak toki egokian jarri ditu eta enpresa arduratuko da berrikusketaz eta behar denean tinbratzeaz.
Halaber, bizikidetzarako udal zerbitzuak zozketa batzuk egingo ditu planean sartuko diren lokalen artean. Lehen zozketa Zirt Zart Basauriko Udaleko Gazte Planak antolatu du eta abenduaren 26an gizarte etxean ospatuko den ROOTS PARKEA VOL 6 delakorako hiru sarrera zozketatu dira.
Udal arduradunek era berean gogoratu nahi dute oraindik zabalik dagoela gazte lokalen bizikidetza planean atxikitzeko epea eta herriko gazte lokal guztiak animatzen ditu parte hartzera. Udal bizikidetza zerbitzukoak lokaletara joango dira erregistroaz informatzera eta gaiaren inguruko edozein zalantza argitzera. Harremanak telefonoz ere (94 466 63 02) egin ahal dira astelehenetan 9:30etik 13:30era eta asteazkenetan 15:00etatik 19:00etara, edo nahi denean auzoki@basauri.net helbide elektronikora mezua bidaliz.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25