Prentsa Aretoa
Berriak
2015/10/27
Bermeoko EAJ-PNVk herriko jarduera ekonomikoa indartzeko hainbat neurri aurkeztu ditu 2016ko araudi fiskalaren negoziaketan
Herrian zabalduko diren jarduera berriei erraztasunak ematea, honeen estabilidadea bultzatzea eta ekintzaileak Alde Zaharrean negozio berriak zabaltzera animatzea bilatzen dute jeltzaleek neurri hauekin
Bermeoko EAJ-PNVren Udal Taldeak, azterketa sozio-ekonomikoa egin ondoren eta gizartean bizi den egoera ekonomiko eta sozialari erantzuteko asmoz, zenbait neurri konkretatzeko beharrizana partekatu du herriko agente desberdinekin egin zituen arloz arloko batzarretan.
Bermeoko herritarren edo bestelakoen eskutik, Bermeoren garapenerako sortu daitezkeen iniziatibak instituzioen babesa izan behar dutela argi itxi du hasiera hasieratik jeltzaleen Udal Taldeak. Horrela, EAJ-PNVren ustez, tokiko garapenaren aldeko apostua egiteko ezinbestekoa da, besteak beste, ekintzaileei erreztasunak eskaintzea. Hori gutxi balitz, herriko gune desberdinak bizibarritzeko neurriak hartzea ere helburutzat duten proposamenak lantzeko konpromisoa hartu du EAJ-PNVk.
Aurreko guztia kontutan hartuz, orain, 2016. urterako zerga, tasa eta prezio publikoak (araudi fiskala) adosteko negoziaketa-prozesuan sartuta, EAJ-PNVren Udal Taldeak neurri konkretuak jarri ditu mahai ganean azken Kontu batzordean, Udaleko talde guztien eskura hain zuzen ere.
Hain zuzen ere, hiru dira EAJ-PNVk proposatzen dituen neurriak:
- Egungo egoera ekonomikoaren nondik norakoak zeintzuk diren jakinik eta Bermeoren garapen sozioekonomikoaren aldeko puntuz puntuko neurriak planteatzeko hartu dugun konpromisoari erantzuteko, herrian zabaldu nahi diren jarduera ekonomiko berrien kasuetan, lokalen jabe diren ekintzaileei ondasun higiezinen ganeko zergearen (OHZ) kopuruaren %50a lehen hiru (3) urteetan diru-laguntza bidez itzultzea proposatzen du EAJ-PNVk. Neurri honekin, negozio berriak zabaltzea eta hauen estabilizazioa bultzatuko genuke.
- Honetaz gain, Bermeoko gune desberdinak bizibarritzeko hartutako konpromisoaren barruan, Alde Zaharrean jarduera ekonomikoak sustatzeko asmoz, proposamen bi mahaiganeratzen ditu Udal Taldeak: herriko gune honetan (Alde Zaharrean) zabalduko diren negozio edo jarduera berriei, bai obra lizentziaren tasan eta baita ere jarduera lizentziaren tasan %50-eko hobariak aplikatzea proposatzen du EAJ-PNVk.
- Aipatutako hiru proposamei buruz Ogasun saileko errenta teknikariak egindako txostenean batzen denaren arabera, neurriok aplikagarriak dira; horrela izanda, udal korporazioa osatzen duten gainerako hiru taldeen (EH Bildu, Guzan eta Izartu Bermeo) eskuetan jarri du EAJ-PNVk erabaki politikoa hartzeko zain.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25