Prentsa Aretoa

Berriak

2015/10/30

Bizkaiko Foru Aldundiak 2016. urterako aurrekontuen proiektua Batzar Nagusietako Bilboko egoitzan entregatu du

Hala, Batzar Nagusietako lehendakari Ana Otaduiri eman eta ekimena erregistratuz, datorren ekitaldirako kontuak eztabaidatu eta onesteko prozesua eta izapidetze fasea hasi da

rss Ezagutzera eman
Bizkaiko Foru Aldundiak 2016. urterako aurrekontuen proiektua Batzar Nagusietako Bilboko egoitzan entregatu du

ARGAZKIA JAITSI

Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzen foru diputatuak, José María Iruarrizagak, Bizkairako 2016. urterako aurrekontuen proiektua entregatu dio gaur Batzar Nagusietako lehendakariari, Ana Otaduiri, hain zuzen ere; aurrekontuen proiektua atzo onetsi zen foru erakundearen Gobernu Kontseiluan. Hala, dokumentua emanez eta Bizkaiko erakunde legegilearen egoitzan erregistratuz, ganbera osatzen duten talde politikoek ekimena eztabaidatu eta onesteko prozesua eta izapidetze fasea hasi da. 

Aurrekontuak, guztira, 7.437,7 milioi eurokoak dira, aurten baino % 2,6 gehiago, eta foru sailetarako eskuragarri dagoenaren goranzko joera berari eutsi diote; azken hori % 2,4 hazi da eta 1.178.210.000 eurokoa da. 

Legegintzaldi honetako lehenengo kontuak dira hauek, eta datozen lau urteetarako ezarritako helburu estrategikoetan aurrera egiteko diseinatu dira. Aipatutako helburuak honako hauek dira: Bizkaiak jarduera ekonomiko eta enplegu gehiago izatea, modernoagoa, eraginkorragoa eta gardenagoa izatea, munduarekin lotura gehiago edukitzea eta lurraldeari dagokionez kohesionatuago egotea. Betiere pertsonak ahaztu gabe, pertsonak baitira aurrekontu hauen onuradun nagusiak; izan ere, aurrekontu honi esker, egunero 1,4 milioi euro bideratuko dira pertsonei arreta eta zaintza ematera.

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia