Prentsa Aretoa
Berriak
2015/11/11
Arrigorriagak salgai jartzen du 2.200 bonu abenduaren 5era arte
Iazko emaitza bikainak ikusita, Arrigorriagako Udalak, ADECKA udalerriko merkatarien elkartearekin elkarlanean, Arrigobono ekimena abiarazi du berriz ere, bertako denda txikiek osatzen duten sektorean erosketak egitea sustatzeko
Azaroaren 9tik abenduaren 5era bitartean martxan egongo den Arrigobono ekimenerako 25.000 euro bideratu dira; zenbateko horretatik 22.000 euro bonuetan inbertituko dira, eta gainerakoa kanpainaren publizitatean eta kudeaketan.
Horren haritik, 30 euroko balioa daukaten 2.200 bonu jarriko dira herritarren esku, 2014. urtean baino 500 bonu gehiago; herritarrek prezio horretatik 20 euro baino ez dituzte ordaindu beharko, eta horrela 10 euro aurreztuko dituzte. Behin bakarrik erabili ahalko da bonu bakoitza kanpainari atxikitako dendetan, erraz identifikatu ahalko direnak Arrigobonoaren marka leku ikuserraz batean jarrita izango baitute.
Ekimenean parte hartzeko dendek haien salmenta-puntua Arrigorriagan kokatuta izan behar dute, eta ezin dituzte 10 langile baino gehiago izan; hala, baldintza horiek betetzen dituzten dendak ADECKAren bitartez kanpainari formalki atxiki zaizkio dagoeneko, baina zerrenda ez da oraindik itxi eta, nahi izanez gero, denda gehiago atxiki ahal izango dira behin kanpaina hasita.
Bonuak ezin daitezke diruaren truke aldatu. Gainera, ez dira metagarriak eta haiek erabili ahal izateko gutxiengo erosketa 30 eurokoa da. Beraz, erosketaren zenbatekoa hori baino txikiagoa izatekotan, ez da eskudirurik itzuliko. Ekimenaz gozatzeko epea kanpainaren iraupena bera da, hau da, abenduaren 5a arte erabili ahalko dira.
Prozesua errazteko helburuz, Arrigorriagako Udalak salmenta zuzenaren aldeko apustua egin du oraingoan ere. Gainera, bonuak eskuratzeko Kutxabankeko (TELEKA) orotarako kutxazainen ohiko bideaz gain, 700 bonu Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) izango dira eskuragarri herritarrentzat, bai udaletxekoan, baita Abusu Zentro Soziokulturalekoan ere. Bertan, eskudiruz baino ezingo dira erosi.
Kanpaina berria aurkezteko ekitaldian, Arrigorriagako alkateak, Asier Albizuak, nabarmendu zuen egitasmoa ohikoa baino ekarpen handiagoarekin indartu dela, eta aurrezpen zenbatekoa ere horrelako jardueretan beste udalerri batzuek egiten dutena baino handiagoa dela, % 33koa, hain zuzen ere.
Bestalde, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko zinegotzi Maite Barahonak gogorarazi du iaz bonuak 10 egun eskasean agortu zirela; bidenabar, pozik agertu da aurten kopurua areagotu egin delako, bi helburuak betetzeko, alegia tokiko salmenta babestea eta herritarrei aurrezteko aukera ematea.
Azkenik, merkatarien elkartearen ordezkari José Cebrecosek proiektuak lehen edizioan izan zuen arrakasta izugarria goraipatu du, eta horri esker bonu kopurua areagotzeko publizitatearen inbertsioan mozketak egin izana nabarmendu du. Halaber, gehitu du oraingoz 55 saltokik eman dutela izena, iaz baino 12 gehiagok.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25