Prentsa Aretoa
Berriak
2015/12/04
EAJ-PNVk euskal gazteria deitu du Ekonomia Ituna aldeztera une honetan "bere euskal izaeraren kontra sufritzen duen eraso bidegabe eta antidemokratikoaren aurrean"
Andoni Ortuzarrek, Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, euskal hiritargo osoa deitu du euskal autogobernuaren alde agertzera, gaur goizean Gernikako Arbolaren pean Urkullu Lehendakariarekin eta jeltzaleen herri ordezkariekin eta barne kargudunekin batera egin den ekitaldian
Andoni Ortuzar: Itun Ekonomikoaren Defentsa (Gernika-Lumo)
AGIRIA - 2015/12/04
Ekonomia Ituna, zalantzarik gabe, euskal autogobernuari eusten dion zutabe nagusia da.Batzuetan badirudi politikaren eta arazo instituzionalen beste elementu bat baino ez dela; baina askozaz ere gehiago da.Ekonomia Ituna euskal hiritarrok dugun gaitasuna da, gure kabuz eta inork ezer oparitu gabe, gure ongizate esparrua ezar dezagun .Ekonomia Ituna estatu osoko osasun sistema publikorik onena da.Ekonomia Ituna daukagun hezkuntza ona da.Ituna ikerkuntza laguntzea da, ingurumena hobetzea. Ituna segurtasuna da.Ituna gizarte bidezkoago eta aberatsago bat egin eta diseinatu ahal izateko iturria da.Ituna diru-sarrerak bermatzeko errenta da, Euskadiko 60.000 familia baino gehiagoren bizitzari duintasuna ematen diona.Ituna unibertsitateko beken euskarria da, gure herrian zehar mugitzen gaituzten garraio publikoak finantzatzen dituena da.Ituna alargunen pentsioak osatzeko daukagun gaitasuna da.Ekonomia ituna da autogobernuaren motorra. Eta ekonomia ituna da euskal herriaren jatorrizko subiranotasunaren zati txikia, indarrez kendu zizkiguten foru eta eskubide historikoen zati bat. Indarrez kendu zizkiguten eta guk kemen eta erabakimen osoz eskatzen dugu eskubide horiek berrezartzea”.
Hitz horiekin egin du Andoni Ortuzarrek,Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, euskal autogobernuaren,oro har, eta modu berezi batean Euskal Ekonomia Itunaren defentsa sendo eta eta bizia, gaur goizean Bizkaiko Batzar Nagusietan, Gernikako Arbolaren babesean egin den ekitaldian. EBBren buruarekin batera izan dira talde jeltzalearen herri ordezkariak eta barne kargudunak. Iñigo Urkullu Lehendakaria talde-buru izanik, ondoan izan ditu Unai Rementeria, Ramiro González eta Markel Olano, hurrenez hurren , Bizkaiko,Arabako eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak; Eusko Legebiltzarreko presidente andre Bakartxo Tejería; Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente andre Ana Otadui eta EBBren burukideak. Arbolaren pean eskaini duen hitzaldian, Ortuzarrek euskal hiritargoari, baina bereziki Euskadiko gazte guztiei, eskatu die politikariekin batera Euskal Ekonomia Ituna defendatzeari ekin diezaiotela "une honetan bere euskal izaerari eragiten ari zaion eraso antidemokratiko gogorraren aurrean". "Gure herriaren bizitza kalitatea euskal emakume eta gizonek Ogasun sistemari ordaintzen diotenaren bidez lortzen baldin bada; inortxok ere gure zerbitzu publikoak eta gure gizartearen ongizateari eusteko euro bakar bat ere oparitzen ez badigu; gure aurrekontuek egonkortasuna errespetatzen baldin badute; daukagunaren gainetik gastatzen ez badugu; Estatuari adostutako guztia ordaintzen badiogu; gure aberastasuna edo gure txirotasuna gure herrian jarduera ekonomikoa sortarazteko izan dezakegun gaitasunaren mende baldin badaude ; zergatik esaten dute Ekonomia Ituna pribilegioa dela? Zergatik egozten zaigu insolidarioak garela? Zergatik egiten digute beren aldebakartasunez ezabatzeko mehatxua? Galdetu du Ortuzarrek. "Horrexegatik" esan du "Euzko Alderdi Jeltzaleak uste du Ekonomia Itunaren defentsa esparru politikotik edo erakundeetatik kanpo ere egin behar dela. Gizartearen ardura ere izan behar da. Bere bizitza kalitatea, bere ongizatea baloratzen duenarena. Euskal gizarte osoari, eta jokoan gure etorkizuna dagoelako, dei berezia Euskal Gazteria osoari egin nahi diogu Euskal Ekonomia Ituna beren botoaren bidez defenda dezatela eskatzeko. Botoa eman dezatela gurea defendatzeko borondate irmoarekin. Norbanakoaren eta taldearen burujabetza baliatzeko. Eta etorkizun honen etorkizuna defendatzeko. Ongizatea izango dugun etorkizuna, aurrerapen eta elkartasunezko etorkizuna”.
“Ekonomia ituna pribilegio edo legez kanpo dagoen ezer izatetik urrun, oinarrizko akordioa da, Estatuaren beraren egiturari lotuta dagoen oinarrizko akordioa . Eta inolako zentzurik gabe hitz egiten dutenei eta ustez europar harmonizazioaren kontra dagoelako aitzakiapean desagerraraztea exijitzen dutenei esan nahi diegu Ekonomia Itunak Europar Batasunaren baitan duen lekua zalantza orotik kanpo dagoela, 2008ko irailaren 11n, Europar Batasunaren epaimahaiak Luxenburgon eman zuen epaitzan argitasun osoz abalatu zuelako Euskal Ekonomia Ituna ondo egokitzen dela batasunaren legerian" esan du Ortuzarrek. “Ekonomia Ituna iragana da, bai. eskubide historikoak dira. Baina oraina ere bada, Konstituzioak babesten duelako. Eta etorkizuna ere bada, batez ere etorkizuna da Europar Batasunaren baitan”, amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25