Prentsa Aretoa

Berriak

2015/12/14

Pilar Ardanzak "harresi sendoa eraiki beharra" eskatu du "lortu dugun guztia besteek alferrik galtzeko arriskuan egon ez gaitezen"

Diputatuen Kongresurako EAJ-PNVren hautagaiak ohartarazi du hurrengo indar korrelazioak Euskadiko Ekonomia Itunarentzako arriskua ekar dezakeela.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Pilar Ardanzak, Diputatuen Kongresurako Bizkaiko hautagaiak, ohartarazi du Ekonomia Itunarentzat arriskua ekar dezakeela abenduaren 20ko hauteskundeetatik irtengo den indarren korrelazioak eta azpimarratu du "harresi sendoa" altxatu beharko dela” guk lortutako guztia besteek alferrik galtzeko arriskuan egon ez gaitezen". Diputatuen Kongresurako EAJ-PNVren Bizkaiko zerrendako hirugarrenak adierazi duenez, PP eta Ciudadanos-en arteko koalizioa "guretzat txarra" izango litzateke,. "PP alderdia ezagutzen dugu eta Ciudadanosek Ekonomia Ituna ezabatu nahi du, pribilegioa delako aitzakiapean".

Bizkaia Irratiari eskainitako elkarrizketan, Ardanzak gogoratu duenez "oraingoa oso une gaitza da" eta horregatik " beti gauzak lortu behar direla pentsatzen den arren, oraingo honetan daukagunaren defentsa egin behar dugu" eta horretarako azpimarratu du Madrilen talde jeltzale indartsua osatzeko beharra. "Gu ez gara Madrilen Gobernu ardurak izango dituen alderdia, baina orain arteko eskarmentuak erakusten du guretzat lehenik Euskadi dagoela eta hemengo pertsonen interesak defendatzera joango garela" baieztatu du.

Adibide modura, ordezkari jeltzaleak hezkuntzaren alorrean egin diren murrizketak aipatu ditu. "LOMCE moduko Lege Dekretuen bidez eskuduntzak kentzen saiatu dira. Gure hezkuntza sistemak emaitza onak ematen baditu,zertarako aldatu? "Ardanzak gogoratu duenez, krisiarekin ere  "Euskadin ez da murrizketarik egin hezkuntzan, osasun zerbitzuetan edo gizarte politikan,jarduteko moduan, dirua gastatzeko moduan antzematen delako bakoitzaren borondate politikoa".

Amaitzeko, autogobernuan aurrera egiteko beharra azpimarratu du "Lehena da Estatutua betetzea; garrantzitsua da pentsioak guk geuk kudeatzea, kopagoaren kontra gaude, AHT Euskadira 2019an iristea nahi dugu, Errioxa jatorri deitura aldeztuko dugu,..." baieztatu du.