Prentsa Aretoa

Berriak

2015/12/14

Aitor Esteban: “EAJ-PNV Gorteetan ez badago, Euskadi ere ez da agenda politikoan izango”

Bizkaiko gizarte eragileekin egin den topaketan, datorren igandeko hauteskundeetarako Kongresurako Bizkaiko zerrendaburu jeltzaleak iragarri duenez “jokoan dago euskal herritarren hurrengo hamarkadetako etorkizuna”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, hauteskunde orokorretarako Bizkaiko zerrendaburuak eta berraukeratzera aurkeztuko den hautagaiak, gaurkoan baieztatu du abenduaren 20an “jokoan” egongo direla “Euskadiren autogobernua, bere ongizatea eta, beraz, euskal emakume eta gizonen hurrengo hamarkadetako etorkizuna ere” eta gogoratu duenez “EAJ-PNV apustu segurua da, begirada Euskadin besterik ez duen alderdi bakarra” .

Estebanek adierazpen hauek egin ditu gaur, Bilboko Azkuna Zentroan Bizkaiko eragile eta ordezkariekin egin den topaketan. Estebani Andoni Ortuzarrek, EAJ-PNVren EBBren presidenteak egin dio aurkezpena, ekitaldian elkartu diren ia 300 lagunen aurrean.

Hautagai jeltzaleak baieztatu duenez A-20an “jokoan izango dugu Euskadiren interesak nork aldeztuko dituen legealdi osoan erabakiko diren gaietan; jokoan duguna da ea inor egongo den Euskadiren gai eta arazoak taula gainean jartzeko eta euskal gizartearen eta eragile ekonomiko eta sozialen arazoei konponbidea bilatzeko, Madriletik inposatutako diziplina partidarioen mende egon gabe”. Zentzu berean, Aitor Estebanek zera adierazi du “Gorteetan EAJ ez badago, Euskadi ere ez da agenda politikoan egongo”.

Estebanek gaurko
aukera baliatu du “Euskal Taldea garrantzi gabeko jotzen dutenei” erantzuteko, eta gogoratu duenez bere taldeak “negoziatzeko eta gauzak lortzeko gaitasun bat erakutsi du, besteei ezagutu izan ez zaiena”. Lehenengo eta behin, industria, ‘tax lease’ izenekoarekin lehenengo eta bidesari elektrikoekin gero; I+G+B-ri eman zaion bultzada; euskal atunontziei Indiako itsasoan eman zaien segurtasuna edo saregile, neskatila eta paketatzaileei lortu zaien aitortza; Euskal Y trenbideari bultzada eta 2006an kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren ardurapean uztea lortu izana; desgaitasunen bat duten pertsonei eman beharreko gizarte babesa; alargunak eta pentsiodunak; eta 2016ko Donostiako hiriburutasuna, euskara eta euskal erakunde sarea dira Aitor Estebanek aipatu dituen adibide batzuk, EAJren Taldeak kongresuan euskal emakume eta gizon guztien onerako egin izan duen lanaren erakusgarri gisa.

Oraingo une politikoari dagokionez, Estebanek zera azpimarratu du “garai berriak datoz eta ekaitza dakartela ematen du; aldaketa garaiak datoz”. “Autogobernua babestu behar da esparru batzuetatik iragartzen duten olatu birzentralizatzailearen aurrean; eta,elkarrizketa eta zabalkuntza haize bolada etorriko balitz, hala izango ahal da, Euskadirentzako estatus berria adostu nahiko genuke, zeinen bidez, alde batetik euskal autogobernua baieztatuko den eta bestetik Estatuarekiko aldebiko harreman batean gure naziotasuna aitortuko zaigun, esparru politikora luzatuz esparru ekonomikoan daukagun sistema bera, eta topagune izan dadin, inor bere nortasun sentimenduan zaurituta sentitu gabe” .

Estebanek era berean ekarri du gogora EAJ-PNVk datorren igandeko hauteskundeetara eramango duen egitasmoa. “Zati garrantzitsua ekonomiari eta enpleguari dedikatu diogu, arlo hori premiazkoena delako, gizarte politika aurreratu eta jasangarriak bultzatzearen aldeko apustua egiten dugu eta eskubide eta askatasunen defentsa aldarrikatzen dugu” azaldu du. Era berean gogoratu ditu EAJ-PNVk hartu dituen konpromisoak, besteak beste, lanbide arteko gutxieneko soldata 800 eurotara igotzea, langabetuen prestazio aldia luzatzea; LOMCE indargabetzeko proposamena bultzatzea eta oinarri industrial indartsua eta lehiakorra izango duen produkzio ereduaren aldeko apustua.

“Burua sorbalda gainean daukagu. Egonkortasuna, segurtasuna eta konfiantza eskaintzen ditugu” baieztatu du. Zentzu berean agindu duenez, euskal hiritargoaren interesen defentsa “irmotasunez egingo da, baina baita buru argiz ere, negoziatzen jakinik eta egoera emango balitz, adosten ere bai” ezarri du.

Aitor Estebani aurkezpena egin dio Andoni Ortuzarrek, Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak “Zuzenbide irakasle baten oratoria argi eta mamitsua dauka, Herri honekiko konpromisoa eta ilusioa gazte-gaztetatik erakutsi zuen, Madrilen sortarazten den meleé-ari aurre egiteko behar besteko indarra dauka eta `Wakan Tanka´ Sioux herriarentzat Misterio Handia zen harengan sinesteko ahalmena ere bai.Hori dena da, besteak beste, Aitor hautagai modura izateak suposatzen duen luxua eta lagun modura, plazerra sentiarazten dizutena”. Hitz horiekin definitu du Ortuzarrek Esteban hautagaia eta laguna. EBBren presidenteak bermatu du EAJ-PNVk Madrilen euskaldunen ahotsa izaten segituko duela, PSOE eta PPko diputatu era senatariak “nagusiak esango dienaren mende” segituko duten bitartean, “beren botoak Euskadiren interesen kontra egin arren”. Ortuzarrek ezer gutxi espero du alderdi sortu berriengandik. “Ciudadanosek autogobernuaren giltzarria den Ekonomia Ituna kendu nahi digu, eta Podemosek Euskadiz hitz egiten duenean, hemen daukaguna Estatu osoan gauza bera nahiko lukeela esateko izaten da. Hau da, batzuek garapen sozialarekin amaitu nahi dute egoera okerragoan daudenekin berdintzeko, eta besteek gehien jota, hemen daukaguna lortzea espero dute”.