Prentsa Aretoa

Berriak

2016/01/14

Gabonaldia Barakaldoko kaleak bete ditu herritar parte hartzaileez eta gabon giroaz

Kultura Sailak lehen balorazioan azpimarratu du Herriko Plazan instalatu den karpa topagune egokia izan dela herritar guztientzat

rss Ezagutzera eman
Gabonaldia Barakaldoko kaleak bete ditu herritar parte hartzaileez eta gabon giroaz

ARGAZKIA JAITSI

Gabon sasoiak alaitasuna ekarri du Barakaldoko kaleetara. Gabonaldia amaitu eta aste bete geroago, udalak oso balorazio positiboa egin du herri erakundeak eskainitako ekimenetan herritarrek izan duten parte hartzeaz. Barakaldoko herritarrek ondoen baloratutako ekitaldien artean daude Olentzero eta Errege Magoei eman zaien harrera. Aurten, lehen aldiz, kanpoan egin da, Herriko Plazan jarri zen karpan, herriko neska mutil guztien begi bistan. “Asko eta asko izan dira gabonetan egin den eskaintzagatik zoriondu gaituzten herritarrak. Olentzerori eta Errege Magoei egin zaien arreta erosoagoa, ikusgarriagoa eta hurbilagoa izan dela esan digute” esan du Nerea Canterok, Barakaldoko Udaleko Kultura zinegotziak.

Kultura Sailak, Gabonaldiarren lehen balorazioan azpimarratu du Herriko Plazan instalatu den karpa topagune egokia izan dela herritar guztientzat. Karpa barruan eskaini den egitarauak oso parte hartze askotarikoa izan du jardueraren arabera eta asteburuan arrakastatsuagoa izan da, bereziki igandeetan. Arratsaldeko kontzertuetan jende gutxiago hurbiltzen zen. “ Azterketa honek balio izan digu hurrengo urteetarako hobetu ahal eta behar direnak ikusteko, baina oro har oso pozik gaude herritarrek eman duten erantzunarekin” azpimarratu du Canterok.

Ludoteka eta Barakaldo Antzokia

Barakaldoko txikienek ondo hartu dute Barakaldoko pilotalekuan urtero jartzen den ludoteka. 10.000tik gora neska eta mutil, aita eta ama, pilotalekuan antolatu diren jolasetan izan dira, eta ekitaldi guztiek oso balorazio ona jaso dute. Sarreran kobratu izan den dirua errefuxiatuei laguntzeko erabiliko da osorik. Barakaldo antzokiak,bere aldetik, arrakasta handia izan du epealdi honetan egin duen eskaintzarekin. Oso arrakastatsuak izan dira abenduaren 20an egin zen Gabon Kantua, Schola Cantorum-ena; ostalariek antolatutako umorezko bakarrizketak eta Udal Musika Bandak Urte Berrian eskaini zuen Kontzertua. Antzokia bete egin da horietan ikuskizun guztietan.

Barakaldoko Musika Kontserbatorioak eskainitako kontzertua, Benito Lertxundiren kontzertuak eta urtarrilaren 2an egin zen “Ensueños” magia ikuskizunak ere oso harrera ona izan zuten.

Bildutako dirua,ongintzarako

Barakaldoko gabonetan lortzen den dirua ongintzarako ematen da beti. Aurten Umeen ongintza merkatu txikian, umeen ludotekan, Benito Lertxundiren kontzertuan, jaietako zapien salmentan eta Antonio Sotoren koadroaren enkantean lortutako dirua eta ACE Barakaldok eta Ostalarien Elkarteak emaniko ekarpena errefuxiatuei laguntzeko emango da.

Ongintzako merkatu txikian 17.756,69 euro lortu ziren eta kopuru honi gehitu behar zaio ludotekako sarrerekin lortu den kopurua ( 4.858,86 euro ) eta Benito Lertxundiren kontzertuan jasotako dirua ( 3.111 euro ). Batura eginda, Gurutze Gorriari errefuxiatuei laguntza emateko emango zaion kopurua 25.726,55 eurokoa izango da.
Kopuru honi oraindik gehitu behar zaizkio Karmenetako zapien salmenta lortutako superabita, merkatarien eta ostalarien ekarpena eta epe laburrean Antonio Sotoren koadroaren enkantetik lortuko den dirua.