Prentsa Aretoa
Berriak
2016/01/21
Martxan da Durangoko Udalak Landako Erakustazokan antolatzen duen txiki park zerbitzua
Datorren urtarrilaren 23an, arratsaldeko 17.00etan, zabalduko ditu bere ateak herrian dauden parke publikoez gain, Durangoko familiei beste jolasgune bat eskaintzeko asmoz
Bederatzigarren urtez, Durangoko Udalak Landako Erakustazokaren ateak irekiko ditu datorren larunbatean, urtarrilak 23, arratsaldeko 17.00etan, txiki park zerbitzuari hasiera emanez. Herrian dauden parke publikoez gain, Durangoko familiei beste jolasgune bat eskaintzeko asmoarekin antolatutako ekimena da. Modu honetan, Durangoko Udalak, durangarrak eskatzen ari diren jolasgune estalia eskaini nahi die.
Ekimen honen helburua, elkarrekin egoteko, dibertitzeko eta gustura egoteko toki bat eskaintzea da eta era berean, gurasoak eta umeak elkarrekin jolasteko aukera eskaintzea. Parkea Landako Guneko 2. moduluan kokatuko da eta Gabonetan edo Inauterietan erabili izan diren jolas-tresnak egongo dira Durangoko familiek erabiltzeko aukera izan dezaten.
Landako Erakustazokako jolasgune hau, arratsaldeko 17:00etatik iluntzeko 20:00etara egongo da zabalik eta sarrera doan izango da. Ondorengo egunetan egongo da zabalik:
- Urtarrilak 23-24 eta 30-31
- Otsailak 6-7
- Martxoak 12-13 eta 24-25-26-27-28
- Apirilak 2-3, 9-10, 16-17, 23-14 eta
- Maiatzak 7-8, 14-15 eta 21-22
Egutegi honek Landako Guneko programazioaren araberako aldaketak izan ditzake. Horrela bada, jakinaraziko dira.
Gustu guztietarako jarduerak
Ekimenak, gustu guztietarako jarduerak eskainiko ditu. Hurrengo hauek izango dira guneak hartuko dituen jolasak:
Baby playground: Etxetxo bat, behatoki bat eta txirrista. Etxetxoaren eta behatokiaren artean pasabide bat dago, baranda eta guzti. Behatokiak bolantea, teleskopioa eta eskailera dauzka. Adina, urte eta erditik aurrera.
Egurrezko etxola: Itxura rustikoko etxola. Adina, 2 eta urte arteko neskato-mutikoentzat
Multi-etxea: Etxeak sukaldea dauka, eta sukaldeari buelta emanez gero, mostradore bihurtzen da. Adina, 18 hilabete eta sei urte arteko neskato-mutikoentzat.
Playground handia: Bi txirrista eta tunel bat ditu katamar pasatzeko. 3 dorre ere baditu. Adina, 3 urtetik aurrerako neskato-mutikoentzat.
Arrain kulunkaria: Adina, 1 eta 3 urte arteko neskato-mutikoentzat.
Kanguro txirrista: Adina, 18 hilabetetik 4 urte arteko neskato-mutikoentzat.
Zaldi kulunkaria: Adina, 1 eta 3 urteko arteko neskato-mutikoentzat
Txirrista bikoitza: Adina, 2 eta 4 urte arteko neskato-mutikoentzat
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25