Prentsa Aretoa
Berriak
2016/01/26
Ugao-Miraballesek parte-hartze prozesu bat jarri du abian gazteen lonjek izan beharreko segurtasuna lantzeko
Honetaz gain, erabiltzaileen eta auzokideen arteko elkarbizitza ere jorratuko da
eta gune hauen eta
Azken urteotan herrian ugaritu egin dira gazteen lonjak. Gune hauek gazteei pribatutasuna emateaz gain, aterpea eskaini, eta beraien aisialdiaz gozatzeko aukera ematen diete. Hala ere, arriskuak ere izaten dituzte, batzuetan lokalak ez baitira egoten behar bezala egokituta. Eta, horrez gain, auzokideekin elkarbizitza arazoak ere eragin ditzakete noizean behin.
Hori horrela, Ugao-Miraballesko Udalak gazteen aisialdirako lokal hauen inguruko parte-hartze prozesu bat jarri du abian, helburu nagusiak bi izanik: alde batetik, lokal hauen jabeen eta erabiltzaileen artean oinarrizko segurtasun neurriak sustatzea, arriskuak ekiditeko (istripuak, lapurretak, etab.); eta bestetik, lonjen eta herritarren artean elkarbizitza giro ona bermatuko duen plangintza bat egitea.
Prozesu honetan parte diren agente guztiek egingo dituzten ekarpenekin Gida bat egingo da, gida horretan sartuko direlarik elkarbizitza-plangintza eta segurtasun neurri sorta bat.
Udal Gazteria Sailak (Gaztelekua eta Gazteinfo) gidatuko du prozesu hau. Honekin, zerbitzu hauek gazteen lonjen erabiltzaileentzako erreferentziazko guneak izatea lortu nahi da, edozein arazoren edo ekimenen aurrean nora jo izan dezaten. Kontuan izango da, baita ere, bulego teknikoaren edo udaltzaingoaren bezalako beste udal sail batzuen ikuspegia.
Sail honek deialdi bat egingo du ondorengo agenteek parte har dezaten: gazteen lonjen erabiltzaileek, lokalen jabeek, hurbil dauden higiezinetako biztanleek, eta lonjen erabiltzaile adingabeen gurasoek.
Lehenengo hitzordua 2016ko urtarrilaren 27an izango da, 19:30etan, Gaztelekuan. Bertara lonjen erabiltzaile guztiak izan dira deituak, parte-hartze dinamiken bidez gaiari buruz eztabaida dezaten.
Otsailean zehar izango dira gainerako agenteentzako egingo diren hurrengo deialdiak. Deialdi hauek World Café formatuko parte-hartze foroak izango dira.
- Otsailak 3, adingabeko guraso edo tutoreekin, 19:30etan, Gaztelekuan.
- Otsailak 10, auzokideekin 19:30etan, Gaztelekuan.
- Otsailak 18, jabeekin 19:30etan, Gaztelekuan.
Gai honek herrian duen benetako egoera aztertu eta ekarpenak jaso ostean, informazioa itzuli eta behin betiko gida egingo da, betiere gai honen inguruko beste lerro batzuetan lan egitea alde batera utzi barik.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25