Prentsa Aretoa
Berriak
2016/02/09
Bruselas prest agertu da Txinako altzairuak eragindako dumping praktikaren kontrako bide legalak agortzeko
Bruselas prest dago "legeek ematen dituzten aukeren barruan, europar siderurgia aldezteko defentsa tresnak" Txinako dumping praktikaren kontra erabiltzeko. Cecilia Malmström Suediako komisario liberalak erantzun irmo bezain argia eman du Izaskun Bilbao eurodiputatu jeltzaleak europar parlamentuan gai honen inguruan aurkeztu zuen ekimenari erantzuteko.
Batasuneko ordezkariak aditzera eman duenez gaur egun 22 ikerketa jarri dira abian altzairu inportazioari dagokionez, eta beste hiru ikerketa ireki dira Txinako siderurgiak Europako merkatuan darabiltzan praktiken inguruan.
Diputatu jeltzaleak Batzordeari gogorarazi dio altzairuaren prezioak etengabeko beherakada ezagutu duela "Txinako kontsumoak behera egin duelako eta bere gainprodukzioa masiboki esportatzen duelako 2009ko krisiaz geroztik ezagutu den preziorik baxuena baino %40 merkeago. Horrela, Txinako siderurgiako produktuak bertoko industriakoak baino %20 edo %30 merkeago saltzen ari dira".
Malmström komisario andreak bere erantzunean berretsi du "legeek aukera ematen duten neurrian bertoko merkataritza babesteko tresnak" erabiltzeko prest dagoela eta "dumping kasuren baten pean dagoelako edo gure industriari kalte egiten dion dirulaguntza jaso duelako susmoagatik salaketa arrazoituren batekin zerikusia izan dezaketen produktu guztien gaineko ikerketa irekiko duela".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25