Prentsa Aretoa
Berriak
2016/02/11
Itxaso Atutxak PSOEri ohartarazi dio “oraindik asko dagoela hitz egiteko” bere proposamenak “euskal eskuduntzen erabateko inbasioa” jasotzen duelako
BBBren buruak konfirmatu du EBBk Batzar Nagusiari aurkeztuko diola Euskadiko Gizarte Segurantza sistema propioa sortzea proposatzen duen agiria: “Gaurko ereduarekin” euskal herritarren pentsioak “arriskutan daude”
Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarraren presidenteak, PSOEri iragarri dio oraindik “asko hitz egiteko dagoela” talde bien artean Madrilen darabiltzaten elkarrizketen inguruan, sozialistek aurkeztutako agiriak “Euskadiren eskuduntzetan esku hartze absolutua planteatzen duelako. Beraz asko dago oraindik hitz egiteko” baieztatu du. Bizkaiko burukideak, Radio Euskadiri gaur goizean eskaini dion elkarrizketan baieztatu duenez “gaur egun” EAJ-PNV “beraiek inbestidurarako babes ardatzak” noiz zehaztuko ote dituzten zain dago. Edozein kasutan agiriak “gai positiboak planteatzen ditu eta jarrera ona da” baina berriz esan du hizketan segitzeko beharra dagoela.
Era berean azaldu du sozialistek “beren inbestidura bermatuta izateko beharko duten ardatza sortu behar dute, gobernagarritasuna, azken finean, eta ikusiko dugu hor sartzerik ote dugun” iragarri du. EAJ-PNVk sei boto baino ez dituela gogoratu ondoren azaldu du indarrak zein diren kontuan hartuta, boto horiek erabakigarriak izan daitezkeela “baina erantzukizuna,une honetan, ezin da gure sorbaldan egon.Horregatik esaten ari gara hizketan ari garela. Ez gara ezer negoziatzen ari, oraindik negoziatu ahal izateko ardatzik ez dagoelako” esan du.
BBBren presidenteak konfirmatu duenez, asteburuan ospatzekoa den EAJ-PNVren Batzar Nagusian, Euzkadi Buru Batzarrak Euskadiko Gizarte Segurantza eta Pentsioen Sistemari buruzko agiria aurkeztuko duela; agiri hau, esan du, “Duela aste batzuk agiri hau Uri Erakundeei helarazi zitzaien eta urteak eman ditugu gai horren lanketan”. EAJ-PNVrentzat “gai hau beti izan da lehenetsi beharrekoa” eta gainera, gai hori bada “Gernikako Estatutuan jasotzen den eskuduntzetako bat” eta “hori ere bada Espainiak gaur egun betetzen ez duen lege organikoa”. Agiriaren aurkezpena egingo da “Espainiako pentsioen sistema arriskuan dagoen une batean, oso egoera latza pairatzen ari da eta gobernuek ez dute formularik proposatzen sistema jasangarria eta iraunkorra izan dadin” azaldu du Atutxak. Baina “batzuen gelditasunaren aurrean, guk geure proposamen propioak egiten ditugu, eta eskuduntza transferituta dagoenerako sistema propioa izango dugu landuta” gaineratu du.
Zentzu berean, Itxaso Atutxa herritarrei argi eta garbi hitz egitearen aldeko agertu da: “Gaur egun pentsiodun direnei eta etorkizunean pentsiodun izango garenoi bermatu behar zaigu errenta hori jaso ahalko dugula; eta, une honetan, hori arriskutan dago. Eta horretarako, gure erantzukizuna da neurriak hartzea konponbide bat emateko”.
Atutxak baieztatu duenez Euskadin Gizarte Segurantza eta Pentsioen sistema propioa izatea “desiragarria izateaz gain, bideragarria ere bada”. Zentzu honetan aurreratu duenez “zergatik sinistu behar dugu Espainiako sistemak etorkizunean gureak baino hobeto funtzionatuko duela, une honetan ez badu ondo funtzionatzen? Argi geratu da ez duela funtzionatzen eta ez direla egoera hobetzea ekarriko duen sistema alternatiboa diseinatzeko prestatzen ari”. Adierazpen horien aurrean, Bizkaiko burukideak gogoratu du argi eta garbi erakutsi dela “Euskadin gai ekonomikoak kudeatu ditugunean emaitzak hobeak izan direla. Arriskutsua da, egia da; baina nahiago dugu arriskua gure erantzukizunarekin eta gure kudeaketa moduarekin gestionatzea” ezarri du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25