Prentsa Aretoa
Berriak
2016/02/12
Mundakako Udalak kontsumoari buruzko informazioa eskainiko die herriko nagusiei
Egitasmo honen helburua da herritarrak kontsumo arduratsuan heztea eta, bide batez, elikadura eta nutrizio egokirako gomendioak eta botikei eta automedikazioari buruzko iradokizunak eskaintzea
“Mundakan gure nagusien ongizateaz arduratzen gara. Horregatik antolatu nahi izan dugu prestakuntza egitasmo hau, kontsumo gaietan ondo informatuta egotea delako bizitza kalitatea hobetzeko oinarririk funtsezkoenetako bat. Gure herriko nagusi eta familia guztiak animatzen ditut egitasmo honetan parte hartzera” esan du Aitor Egurrola alkateak.
Kontsumobide eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean nagusientzat egingo den ikastaro honetan tailer praktiko bat, hitzaldi bat eta irteera bat egingo dira.
Elikadura eta nutrizioari buruzko tailerra otsailaren 15ean egingo da 18:00etan. Lara Amezaga Kontsumo gaietarako trebatzaileak eskainiko du. Helburua da elikadura ohitura onek gure osasunean duten garrantzia azpimarratzea eta gure nagusiei gai horri buruzko informazioa ematea. Otsailaren 22an, astelehenez, 18:00etan “botikak eta automedikazioa” izenburuko hitzaldia eskainiko du Yolanda Diez osagileak.
Hitzaldia eta tailer praktikoa Tribisarrospe Kultur Etxean egingo dira.
Martxoaren 16an, asteazkenez, goizeko 9:50ean, Vicrila Lamiakoko beira lantegira ezagutzeko bidaia egingo da. Enpresa hau 1890 urtean sortu zen eta ordutik aurrera beiraren produkzioari ekin dio. Gaur egun da sektore horretan Euskadi osoan dagoen enpresarik zaharrenetakoa .
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25