Prentsa Aretoa
Berriak
2016/02/17
Leioako Herri Partaidetzaren Diagnostikoa
Gobernu Irekia eta partehartzailearen helburuarekin jarraitzen du lanean
Urte asko dira Leioan herri partaidetzaren inguruko ekimenak egiten direla, herritarren iritzia eta partaidetza sustatzeko. Oraingoan, partaidetza prozesu horien diagnostikoa egin nahi du Udalak, eta horretarako, leioaztarren laguntza eskatzen du inkesta labur bat erantzuteko.
Gobernu Ireki eta parte hartzailearen ereduaren bidean jarraitzen du lanean Leioako Udalak, herritarren partaidetzari hauspoa emanez. Horrela, inplikazio eta erantzukidetasunezko kultura sustatu nahi da, eta aldi berean, informazio, iritzi eta partaidetzarako espazioak hobetu eta indartu nahi dira.
Oraingoan, partaidetza prozesu horien diagnostikoa egin nahi du Leioako Udalak. Leioaztarren iritzia ezagutzeko inkestak egiten ari dira, eta horrez gain, udaleko talde politiko eta teknikoei eta herriko elkarteei elkarrizketak egiten hasi dira, ikuspegi zabal eta globala edukitze aldera. Ondorengo azterketak existitzen dena ebaluatu eta existitzen ez dena sortzeko balio izango du.
Leioaztarrek martxoaren 15era arte izango dute aukera diagnostiko honetan parte hartzeko, eta aukera bi izango dute:
- Udal bulegoetan (Udaletxea, Kultur Leioa, Kiroldegia, Euskaltegia, Pinuetako Udal Bulegoa eta Gaztegunea) izango den paperezko inkesta betetzea
- Edo internet bidez
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25