Prentsa Aretoa
Berriak
2016/02/18
Durangok herritarren iritziak jasoko ditu udalerriko zaraten mapa estrategikoa osatzeko
Jasotako ekarpenak, adierazle baliagarriak izango dira zaratek, ingurune urbanoan eta orohar, durangarren bizitza-kalitatean duten eragina ezagutzeko
Durangoko Udala, Tecnalia Research & Innovation fundazioarekin batera, udalerriko ingurumen zarataren ebaluazioa ari da egiten. Ebaluazio honen barruan ingurumenzarataren eraginaren gaineko azterketa psikosoziala egingo da Durangoko herritarrengan. Ikerketa honetan bizitegi-inguruetako ingurumen-baldintzen gaineko iritziak jasoko dira.
Iritzi horiek jasotzeko, galdetegiak egingo dira udalerriko auzo guztietan. Galdetegien kanpaina datorren astelehenean, otsailak 22, abiarazi eta martxoaren 5ean amaituko da. Lana QUOR enpresako profesionalek egingo dute. QUOR enpresako arduradunak, adituak dira merkatuko ikerkuntza alorrean eta, besteak beste, azterketa psikosozialetan ere bai.
Guztira lau elkarrizketatzaile izango dira eta 450 bat galdetegi egingo dituzte udalerriko auzo guztietan zehar, goizeko 11:00etan hasi eta arratsaldeko 20:00ak arte. Galdetegiotan jasotako ekarpenak oso adierazle baliagarriak izango dira, beharbeharrezkoak, zaratek ingurune Urbanoan duten eragina ezagutzeko, hau da, zaratek bizitza-kalitatean duten eragina neurtzeko.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25