Prentsa Aretoa

Berriak

2016/02/24

Muskizek laster esleituko ditu zazpi hiri baratze

Martxoaren 4ra arte zabalik egongo da behar besteko agiri guztiak aurkezteko epea

rss Ezagutzera eman
Muskizek laster esleituko ditu zazpi hiri baratze

ARGAZKIA JAITSI

Martxoaren 4ra arte, zabalik egongo da behar besteko agiri guztiak aurkezteko, Muskizeko udalak Pobeña auzoan prestatu dituen zazpi hiri baratzetako bat hartzeko.

Pobeñan aisiarako baratze bat erabiltzeko interesatuta dauden muskiztarrek eskaria bete eta aurkeztu beharko dute, NAN agiriaren fotokopiarekin eta Udal Erregistroak ematen duen errolda agiriarekin, martxoaren 4 a baino lehen. Sei egun geroago aurkeztuko da onartuen behin behineko zerrenda. Hiri baratzeen zozketa martxoaren 19an egingo da, Muskizeko udaleko bilkura aretoan.

Esleipen honen bidez martxan jarriko da 2015eko uztailean abian jarri zen egitasmoa, udalak Petronor enpresarekin izenpetu zuenean 1300 metro koadroko orubea erabili ahal izateko hitzarmena. Ordutik aurrera, korporazioak lursaila egokitzeko lanak egin ditu, lur zatiak mugatu ditu eta tresnak gordetzeko etxolak jarri ditu. Aldi honetan ere egin da Aisi Baratzeen erabilera Arautzeko Ordenantza, azaroaren 19an Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zena.

Hiri baratze bat erabili ahal izateko, derrigorrezkoa izango da Muskizen 3 urte segidan erroldatuta egotea. Ortuko mantentze gastuak eta ureztatze gastuak erabiltzaileek ordaindu beharko dituzte. Halaber, ortuariak, fruituak eta barazkiak landatu ahalko dituzte baina lursaila inolako harresi, hesi edo bestelakoen bidez mugatu gabe.

Ordenantza arautzaileak ezartzen du hiri baratze hauen erabiltzaileek lursailak nekazal produktuetarako baino ez dituztela erabiliko eta ez dela beste jardueretarako baimenik emango,ez biltoki gisa, ezta animaliak hazteko edo txoko edo etxolak eraikitzeko ere. Lursail hauen lagapenak urte beteko iraupena izango du eta urtea bukatutakoan hurrengo urterako lagapena hitzartu ahalko da.