Prentsa Aretoa
Berriak
2016/03/03
Atutxak baieztatu du EAJ-PNVk Madrilen eskaintza egingo diola “kale itsu honetatik irteteko behar besteko gehiengoa osatzeko benetako borondatea duenari”
BBBren presidente andreak esan du konfiantza duela “ea astelehenetik aurrera, aldi berria zabaltzen den baten batekin zubia eraikitzerik egon dadin”
Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarraren presidenteak, berriro esan du EAJ-PNVk bere “lankidetza” eskaintzen segituko duela “Estatuaren egonkortasuna helburu”, baina zehaztu du PSOEk gainerako alderdiei erakutsi beharko diela “aurrera egiteko alternatiba zein duen”. “Guk segituko dugu eskaintza egiten kale itsu honetatik ateratzeko behar besteko gehiengoa osatu nahiko duenari, egoera honek Euskadin hainbat arazo sortu baititu honezkero” esan du, une honetan “ezinezkoa da ezer ixtea” gaineratuz.
Onda Cero irratiari eskainitako elkarrizketan Bizkaiko jeltzaleen buruak esan du, aste honetako inbestidura bilkuren ondoren “astelehenetik aurrera aldi berria zabalduko delako esperantza” duela. Zentzu honetan esan du espero duela PSOEk, alderdi hori baita behar besteko abstentzioak batzeko aukera gehien dituena, eman beharreko pausua eman dezala Ciudadanosekin adostutako akordiotik” kontu batzuetan aldentzeko.
Atutxak PSOEren buru Pedro Sánchezi ere deitoratu dio ez duela “euskal agendaz” hitz egin eta gogoratu du EAJk planteatutako agiriak jasotzen dituela “PSOEK Zapateroren garaian hitzartu zituen hainbat gauza; lehenagotik izenpetuak,alegia. Konpromiso irmoa zen, eta hainbat arrazoi zirela medio ezin izan zen gauzatu”.
Bozeramaile jeltzaleak era berean aipatu du gaur egun Sestaoko ACB enpresak bizi zuen egoera, une honetan geldialdi produktiboan dagoena. Zentzu honetan kritikatu du Industria eta Energia ministro Juan Manuel Soria, ezer egin gabe dagoelako. Era berean salatu du ministroa ez zela agertu ere egin duela bi aste Bruselan siderurgiari buruz egin zen bileran, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta Arantxa Tapia Sailburua izan ziren bileran, hain zuzen. Bizkaiko exekutibako buruak azaldu du iragan ostiralean BBBko burukideak Sestaoko lantegiarekin kontratua duten enpresekin eta Enpresa Komitearekin batzartu zirela eta “une honetan altzairu lantegiaren behin betiko konponbidea energia gastuaren bolumenean soilik ez dagoen arren, gai hori bai da erabakigarria”. Ildo beretik azaldu duenez PPren gobernuaren “behin behinekotasuna” ez da aitzakia erabakiak ez hartzeko. “Onartu ezin dena da Euskadik energiagatik Alemanian ordaintzen dena baino %38 gehiago ordaintzea, Alemaniako enpresak,gainera, gure lehiakide zuzenak direnean” argitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25