Prentsa Aretoa
Berriak
2016/03/07
Itxaso Atutxak baieztatu duenez PSOEk eta Ciudadanos-ek “ez dute ezer ere ulertu” negoziaketa aldi berria elkarrekin hasten badute
Bizkai Buru Batzarraren presidenteak esan du erabaki horrek esan nahi duela EAJ-PNVren jarrera politiko baikorraren aurrean “entzungorrarena egiten ari direla”
-
Itxaso Atutxak baieztatu duenez PSOEk eta Ciudadanos-ek “ez dute ezer ere ulertu” negoziaketa aldi berria elkarrekin hasten badute 2016/03/07
Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarraren presidenteak, PSOE eta Ciudadanos alderdiek gainerako alderdiekin egingo diren negoziaketetara elkarrekin joateko hartu duten erabakiaz baieztatu duenez, erabaki hau “Kongresuan jaso dituzten zartako bien ondoren” hartu badute, horrek ezan nahi du “ez dutela ezer ere ulertu” eta erabakiak esan nahi du talde jeltzalearen aldetik “erakutsi den jarrera baikorraren aurrean entzungorrarena egiten ari direla. Ez dut PSOEren jarrera ulertzen” gaineratu du.
Estatuko alderdiek gobernua osatzeko prozesuaz “hausnartu” dutelako itxaropenari eutsiz, Atutxak esan du “bitxia” dela une honetan bizi den egoera “PSOEk ekarri izana”, hau da, negoziaketa prozesuetan “tradizio handiagoa” duen alderdiak. Zentzu berean deitoratu du alderdi sortu berriek ere ez dutela planteatu “hau egiteko giltzarri askorik”. Edozein kasutan defendatu du PSOEk batura egiteko aukera baduela Podemosek “ateak itxi ez dituelako” eta ahalegin hori egin behar duela esan du. “Alderdietako exekutibak dira mugitu beharra dutenak, eta bereziki PSOErena” azaldu du.
Bizkaiko burukideak era berean ohartarazi du hauteskunde berriek ez dutela “dena konpontzeko balio” eta ez dutela Espainiaren gobernagarritasun arazoa konponduko, deialdi horren ondoren ere akordioetara iritsi beharko litzatekeelako. Hauteskunde berriek “une honetan bizi dugun desgobernua” urrira arte edo azarora arte luzatzea ekar lezakete.
Era berean kritikatu du PPren gobernu funtziokoaren eraginez Madrilen bizi den desgobernu egoera Euskadi kaltetzen ari dela. “Industria edo Sustapen bezalako ministerioetan, bitarteko egoeran dagoela esaten dute eta erabakirik hartu gabe jarraitzen dute. Uste dut horixe dela larriena” deitoratu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25