Prentsa Aretoa
Berriak
2016/03/29
Itxaso Atutxa: “Iñigo Urkulluk erakutsi du lehendakari ona dela euskal hiritargo osoarentzat"
BBBren presidenteak baieztatu du EBBk EAJ-PNVko alderdikideei proposatu dien hautagaia aurkezteko "arrazoirik onenak" direla bere "kudeaketa,gaitasuna eta lidergoa"
“Urkullu lehendakariak azken hiru urteotan erakutsi du lehendakari bikaina dela, eta ez bakarrik EAJ-PNVrentzat ,baizik eta herri osoarentzat ere". Hitz horiek erabili izan ditu Itxaso Atutxak, BBBren presidenteak, Euzkadi Buru Batzarrak Iñigo Urkullu berraukeratzerako proposatzeko hartu duen erabakia azaltzeko. EAJren exekutibak igandean, Aberri Egunaren ospakizunean eman zuen ezagutzera Urkullu proposatzeko hartu duen erabakia. Bizkaiko burukideak baieztatu du oraingo lehendakariaren "kudeaketa lana, gaitasuna eta lidergoa" direla hautagai gisa proposatzeko arrazoi nagusiak; eta ezaugarri horiei guztiei eransten zaizkiola "izaera elkarrizketa zalea, zintzotasuna eta seriotasuna" eta oraingo legealdi osoan "mantentzea lortu duen egonkortasuna".
Gaur goizean bertan Radio Euskadi irratiari eskaini zaion elkarrizketan, Atutxak gogoratu du Iñigo Urkullu EBBk alderdikide jeltzaleei egiten dien proposamena den arren, hurrengo egunotan Alderdia bi hautespen aldi izango dituen barne hauteskunde prozesuan sartuko dela eta prozesu horretatik irtengo dela Lehendakaritzarako aurkeztuko den hautagaia. Ildo beretik azpimarratu duenez "une honetan lehendakariaren indarra" ukaezina da EAJ-PNVren alderdikideen artean eta gizarte mailan "eta uste dut oso ona dela halako hautagaia izatea eta herriari eskaini ahal izatea" gaineratu du.
Bizkaiko jeltzaleen buruak azpimarratu nahi izan du Lehendakariak egin izan duen lana 2012ko abenduan Ajuria Eneara iritsi zenez geroztik. Gogoratu duenez, Urkulluk une oso latzetan hartu zuen aginte makila, hau da, Patxi Lopezek PPren babesarekin osatu zuen gobernuak Euskadi eta Eusko Jaurlaritzaren finantzak "oso egoera latzean" utzi ondoren. Harrezkero "azken urte hauetan oso aurrekontu murritzak izan ditu" baina egoera horren gainetik ere "egitasmo estrategikoak eta legeak egin ahal izan ditu eta hauek erantzuteko gaitasuna ahalbidetu dute oso egoera txarrean zegoen ekonomian, eta gutxieneko egonkortasuna ekarri du, Estatu mailan beraientzat nahiko luketena”, azaldu du .
BBBren presidenteak Espainiar estatuan bizi den desgobernu egoeraz era hitz egin du eta kezkatuta agertu da hauteskundeak errepikatzeko posibilitatearen aurrean. Zentzu horretan Atutxak espero du bihar Pedro Sánchez eta Pablo Iglesiasen artean egingo den bilera "orain arte ikusi duguna baino hobea izango den zerbaiten hasiera izatea, bestela, beste 100 egunetan gobernurik gabe egon gaitezkeelako" eta ohartarazi duenez " gobernurik eza sufritzen ari gara jada".
Edozein kasutan, Bizkai Buru Batzarraren buruak azpimarratu duenez "Espainiako alderdiei dagokie Estatuarentzako gutxieneko egonkortasuna lortzea" eta gaineratu duenez " lehen inbestidura hori lortzeko behar den gutxieneko hori lortzen dutenean,hurbil izango gaituzte beste gai eta babesez hitz egiteko". "Guk ez dugu ihes egingo, alderdi arduratsua gara, Espainiako gobernagarritasunerako ere, lan hori Espainiako alderdien ardurakoa den arren" gaineratu du .
Atutxak era berean azaldu du ez direla sozialistekin berriro batzartu "Podemosekin batzartu eta gero eta aurrerapausorik lortzen bada, izan daiteke berriro ere guri deitzea. Gu beti gaude hitz egiteko prest, baina lortu behar duten boto kopuru hori lortzea beren ardurako gauza da eta beraiek egin behar dute" amaitu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25