Prentsa Aretoa

Berriak

2016/04/04

Barakaldoko Udalak, herritarren lankidetzarekin, esperientzia pilotua jarri du abian Burtzeñako udal lokal batean

Burtzeña auzoan aste honetan bertan ireki du kultur areto berria, bertoko herritarren eskura egongo dena

rss Ezagutzera eman
Barakaldoko Udalak, herritarren lankidetzarekin, esperientzia pilotua jarri du abian Burtzeñako udal lokal batean

ARGAZKIA JAITSI

Barakaldoko Udalak Burtzeña auzoan aste honetan bertan ireki du kultur areto berria, bertoko herritarren eskura egongo dena. Gobernu taldea azken hilabeteotan Laguntza elkartearekin lankidetzan aritu da 2015eko maiatzean ludoteka gisa zabaldu zen lokalaren erabilera zehazte aldera.

Lokalak 66,96 metro koadroko zabalera du eta aurreko gobernuak ludoteka gisa zabaldu zuen, inguruko herritarrek halako ekipamenduren beharrik adierazi ez zuten arren. Hilabetetako lanaren ondorioz ikusi da aukerarik onena dela esperientzia pilotua abian jartzea erabilera ezberdinen bidez lokalaren behin betiko erabilera erabakitzeko.

Udalak gela hau sartu du kultur ekipamenduen sarean eta pertsona bat jarriko du instalazioa irekitzeaz,ixteaz eta bertan arreta emateaz arduratu dadin. Lokala auzoko plazan dago eta burtzeñakoen zerbitzura egongo da herritarrak eurak izan daitezen erabilera erabakiko dutenak. Udalak inkesta bat egin du auzoan zer nolako beharrak dauden, zerbitzuari zer nolako erabilera eman nahi dioten eta beren beharretarako zer ordutegi komeni zaien jakiteko.

Halaber, bilerak egingo dira auzoko elkarte guztiekin (Arroletza Kluba, Bengolea abesbatza eta Jaietako Batzordea), ekipamenduaren kudeaketa berriaren inguruko ekarpenak jasotzeko. Ondoren, Burtzeña Existe elkartea izango da balorazio hauen emaitzak lantzeaz arduratuko dena. Esperientzia pilotua apirilaren 29an amaituko da eta, datuak aztertu ondoren, plan bat egingo da auzoko kulturgune biak elkarte ezberdinen artean eta herritarren artean dinamizatzeko.

Lokala zabalik egongo da goizetan 11:00etatik 13:00era eta arratsaldean 16.00etatik 20:00etara; ordutegi zabalak aukera emango die interesa duten herritar guztiei instalazioak erabiltzeko. Tokia gaigabetasunen bat duten pertsonentzat egokituta dago eta komuna, harrera gunea eta materiala metatzeko tokia eskaintzen du.