Prentsa Aretoa

Berriak

2016/04/08

Itxaso Atutxaren hitzetan Estatuan gertatzen denarekin alderatuta, Euskadi eredugarria da “egiten dakigulako eta erantzukizun politikoa dugulako”

BBBren presidenteak adierazi duenez “herri batek ezin dio lan egiteari utzi akordiora iristerik ez dagoelako; pertsonen beharrak ez dira gelditzen”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarraren presidenteak, gaur goizean adierazi du Euskadi “egonkortasun oasia” dela “egiten dakigulako eta jarduketa politiko arduratsua” daukagulako “Espainiarrekin gertatzen ari denarekin alderatuta”. Atutxaren esanetan horrela gertatzen da “egiten jarraitu eta lanean aritu nahi dugulako”. Zentzu horretan azpimarratu ditu EAJ-PNVk azken asteotan alderdi ezberdinekin lortu dituen akordioak. Hori da, hain zuzen “Euskadi Estatuan nagusi den ezegonkortasun girotik kanpo uzten duena” berretsi du. Horretarako adibide gisa aipatu du atzo Gasteizen egin zen bilkura, Legebiltzarrak hainbat gai onetsi baitzituen horren ezberdinak diren alderdien arteko adostasunari esker: “honek izan behar du etorkizunerako hartu beharreko bidea” adierazi du gogotsu. Gaur goizean Herri Irratiari eskaini dion elkarrizketan, jeltzaleen burukide bizkaitarrak bere baieztapen guztiak arrazoitu ditu: “Azken asteko albisteak berrikusten baditugu ikusi ahalko dugu Euskadin eta Espainian egiten ari dena, eta alderatu ahalko dugu. Hemen lana eta jarduera dago martxan gaudelako;herri batek ezin diolako lan egiteari utzi akordiorik ez dagoelako; pertsonen beharrak ez dira gelditzen” zehaztu du. Baina, era berean adierazi duenez, ministroek edo funtzionarioek hartu beharreko hainbat erabaki daude “hartu gabe daudenak, inortxok ere erabakirik hartzen edo izenpetzen ez duelako”, Gobernua funtziokoa delako. “Ezin dugu Espainian gertatzen denak gu kutsatzea onartu. Martxan eta lanean segitu behar dugu gizarteak hala eskatzen digulako eta,zorionez, horretarako gaitasuna dugulako” azpimarratu du.

Hauteskunde orokorrak errepikatzeko egon litekeen aukerari dagokionez, Atutxak azpimarratu du “halakorik ez gertatzea” nahiko lukeela, baina antzematen diren zantzuei begiratuta “ez dago inolako ziurtasunik”. Hori bai, Bizkaiko jeltzaleen buruaren aburuz hauteskunde berriek ere ez lukete gobernua arin osatzea bermatuko “irailean eta urrian egon gaitezke erabat publikoak diren negoziaketekin, akordioetara iristeko kontu zehatzen gainean baino, elkarren izena zikintzeko egiten direnak” aurreratu du.

BBBren buruak hauteskunde autonomikoak ere aipatu ditu eta azpimarratu du Iñigo Urkullu lehendakariari dagokiola hauteskundeetarako deia egitea. Lehenengo eta behin “bera da erabakia hartuko duena eta gero guri jakinaraziko diguna” eta, bigarrenez “bera da Espainia eta Euskadiko egoeraren analisia egiten ari dena” azaldu du burukideak. Baina, gauza guztien gainetik, “bera da zuzentzen duen erakundearen funtzionamendu egokia zaindu behar duena. Uste dut, aste honetan bertan, gobernuaren lehen 1.000 egunen eboluzioaren berri eman duelarik, argi eta garbi geratu dela Jaurlaritza honek normaltasun osoz segitzen duela lanean. Bien bitartean, “hemen Gobernua dago -funtzionatzen duen Gobernua- eta Legebiltzarrari erantzuten dion Jaurlaritza da, gainera” azaldu du. EAJ-PNV hauteskunde autonomikoei, diren momentuan direla, aurre egiteko prest ote dagoen galdetuta, Atutxak zera adierazi du “hautagairik onena izateaz gain, inkestek beren datu kuantitatibo eta kualitatiboekin abalatua izan dena, uste dut besteek aurkeztuko dutenari begira egon baino, guk geuk egin duguna kontatuko dugula, egiten ari garena; eta, gainera, herri honentzako etorkizunerako egitasmoa aurkeztuko dugu”.