Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2016/04/13

Ugao-Miraballesen genero-ikuspuntutik landuko den hirigintza-diagnostikoa egiteko kontsultan parte hartzera gonbidatzen du Udalak

Herritarren iritzia zein den jakin nahi da Udalean

rss Ezagutzera eman
Ugao-Miraballesen genero-ikuspuntutik landuko den hirigintza-diagnostikoa egiteko kontsultan parte hartzera gonbidatzen du Udalak

ARGAZKIA JAITSI

2014-2017 urteetan Ugao-Miraballesen emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako III. Planaren barruan, genero-ikuspegia duen txosten bat egitea aurreikusten du Udalak. Txosten horren bidez herritarren bizitza pertsonala, familiarra zein laboralaren bateragarritasuna sustatzeko udalerriak dauzkan zerbitzu edota ekipamenduak, batez ere emakumeei segurtasun eza eragiten dieten herriko puntu beltzak, eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonen zein, oro har, ugaotar guztion irisgarritasuna oztopatzen dituzten guneak ebaluatu nahi dira.

Horretarako, herritarren iritzia zein den jakin nahi da Udalean. Modu horretan, gure herriko hirigintzak herritarrok antzematen ditugun benetako beharrizanei behar bezalako erantzuna emateaz gain, udalerriko emakume zein gizonen berdintasun eraginkorraren alde lanean jarraitu ahal izango baitugu. Helburu horrekin, 5 arlo zehatz hauek aztertzea planteatzen dugu: 

  • Irisgarritasuna
  • Mugikortasuna
  • Ekipamenduak eta zerbitzuak
  • Segurtasun eza edo berau sumatzen
  • Emakumeek Ugao-Miraballesi egindako ekarpenaren irudikapen sinbolikoa

Herritarren iritzia zein den jakin nahi dugu eta, hori horrela, Udalak galdetegi bat jarri du herritarron eskura. Berau Jane Jauregian, Jubilatuen Etxean, 'El Jaro' Kiroldegian, KZ Gunean, Udal Liburutegian eta udaletxean bertan banatuko da. Galdetegia apirilaren 8tik 22ra bitartean jaso eta entregatu ahal izango da, 22a izanik entregatzeko azken eguna. Era berean, galdetegia web orrialdean ere argitaratu dugu. Deskargatu eta, bete ostean, ugaokoudala@bizkaia.org helbide elektronikora bidaltzeko aukera egongo da.