Prentsa Aretoa
Berriak
2016/04/20
Trapagaranek abian jarri du adineko pertsonek zuzentzen dituzten egitasmoen lehiaketa
Helburua da adineko pertsonek zuzentzen dituzten eta udalerriarentzat eta erkidego osoarentzat onuragarriak izango diren egitasmoak sustatzea
Nagusiak ekintzaile gisa aurkezteko helburuarekin, Trapagarango Udalak Gaurko nagusia Fundazioarekin lankidetzan, egitasmo berritzailea jarri du abian, herrian adineko nagusien parte hartzea eta bere protagonismoa sustatzeko.
Parte hartzea bultzatzeko eta motibazioa areagotzeko, lehiaketa irekia egin da eta era honetako egitasmoak lideratzen dituzten 60 urtetik gorako pertsona guztiak aurkeztu ahalko dira, baina egitasmoak beste gizarte taldeei zuzenduak izan ahalko dira edo/eta pertsona gazteagoen lankidetzarekin egin ahalko dira. Egitasmo berriak izan ahal dira, lehenagotik egiten hasi direnak edo burutuak izan direnak, baina azken kasu honetan berriro egin beharko lirateke lehiaketan parte hartu ahal izateko. Apirila osoan eman daiteke izena Trapagarango Udalaren Gizarte Ongizate Departamentuan.
Izena eman ondoren, parte hartzaileek maiatzaren 31era arte izango dute egitasmoak egiteko eta dokumentazioa biltzeko epea, eta Gaurko Nagusia fundazioaren laguntza izango dute, egitasmoak aurkezteko lanean lagunduko duelarik.
Lehiaketarako, korporazioko kideek eta udalerriko pertsona ezagunek osatuko duten epaimahaia eratuko da eta sari ezberdinak jaso ahalko dituzten egitasmoak aukeratuko dituzte. 500 euroko sari berezia emango zaio egitasmorik berezienari, eta ekainaren 16an egingo den amaiera ekitaldian ezagutuko da sariduna.
Lehiaketa honek hainbat helburu bilatzen ditu: udalerrian ekarpenak egiten ari diren adineko pertsonei laguntzea, pertsona gehiagoren parte hartzea sustatzea, ikusgarritasun handiagoa emanez eta herriarentzat onuragarriak izan daitezkeen egitasmoen garapena bultzatzea. Horregatik erabaki zen lehiaketaren irudi izango zirela beren jarduera eta ekarpenengatik ezagunak diren bost pertsona. Herritar hauek parte hartzera deitu dituzte herrikideak.
Ekimenak babes handia jaso du Trapagarango elkarteen aldetik eta hamar bat elkarte izan dira udalaren Gizarte Ongizate departamentuaren lokaletan egin zen bileran parte hartu izan dutenak, bilerako buru Ana Valdezate zinegotzia izan zelarik. Ordezkatuta egon ziren Orconera Erretiratuen Elkartea, Etxeko Andreen Elkartea, Nagusien Eskolako Ansalcepa, Olerki Maitea, Caritas, Larraineta Funicular Elkartea, Hitza Kalean, Gabriel Deuna dantza taldea eta meatzalgo Korua. Plana eta egutegia zehaztuta dago eta une honetan lehiaketa herriko elkarteen artean ematen ari da ezagutzera.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25