Prentsa Aretoa
Berriak
2016/05/05
Loiuko Udalak 16 urterainoko gazteentzako udalekuak eskaini ditu
Aisialdirako programa hazi egin da Udagazte egitasmo berriarekin
Loiuko Udal Gobernu Taldearen aldetik uda sasoirako aisialdi eskaintza berria programatu dugu gure herriko gazteentzat. Egitasmo honen bidez erantzuna eman nahi diogu herriko familien aldetik heldu zaigun eskariari, nagusiagoak diren gazteek ere uda partean aisialdirako eskaintzaren bat behar dutelakoan.
Horretarako ireki dugu udaletxean udalekuetarako izena emateko epea. Gaztetxoentzako aisialdi eskaintza gauza berri askorekin dator aurten, eta udalekuak antolatzeko orduan udalak nerabeen adin tarteak zabaldu ditu. Horrela, Loiuko Udagazte egitasmoa sortu da, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat. Adin horretakoek ere udan aisialdi aukerak eskatu izan dizkigute.
Udalekuak uztailean egingo dira eta herritarrek aukeran izango dute lehen hamabostaldia edo bigarrena. Alde batetik dago 12 eta 16 urte bitarteko nerabeentzako Udagazte egitasmoa, Zabaloetxen egingo dena. Zabaloetxen ere egingo dira 7 eta 12 urte bitartekoentzako udalekuak. Azken hauetan eta Udagazte egitasmoan, ume eta gazteentzako txangoak antolatuko dira, herrian egingo diren jarduerez gain.
Txikienek, hiru eta sei urtekoek, Udaludoteka egitasmoak eskainiko dietena gozatu ahalko dute, Zabaloetxen eta Larrondon. Edozein kasutan, jarduerak 10:00etatik 13:00era bitartean eskainiko dira eta familiek ordutegia zabaltzea aukeratu ahalko dute. Izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 13ra arte eta Loiun erroldatuek izango dute lehentasuna.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25