Prentsa Aretoa

Berriak

2016/05/11

Erdi Aroko Azokak denboran atzerantz itzultzea eskaintzen du Moreagako parkean

Antzerkiko, musika-emanaldietako eta eskulangintza-tailerretako ikuskizunak egongo dira

rss Ezagutzera eman
Erdi Aroko Azokak denboran atzerantz itzultzea eskaintzen du Moreagako parkean

ARGAZKIA JAITSI

Berangoko Erdi Aroko Azokak iraganeko itzulera proposatzen du maiatzaren 13, 14 eta 15ean. Era askotariko eskuz egindako tailerrak, antzerki ikuskizunak suarekin, magia, txotxongiloak, musika-emanaldiak, ipuinkontalariak eta falkoneria-erakusketak egongo dira Moreagako parkean. Han kanpamentua eta Erdi Aroko zokoa kokatuko dira, garai hartako eskulangintza tipikoarekin.

Ostiralean agenda 17:00etan irekiko da, parte hartzen duten taldeek egindako inaugurazioko kalejirarekin. Ordu horretan ere kanpamentua martxan jarriko da eta saltoki desberdinak irekiko dira, bai ezsenatokian baita esparru guztian ere ikuskizunak dauden bitartean. Tailerrak ere abiaraziko dituzte, ia hogei izango direlarik. Tailer guztiek monitoreak izango dituzte eta izaera parte-hartzailea izango dute. Buztina, egurra, beira puztea, mosaikoa, artilea, oihalak tintatzea, landareak, jarapak, urregintza, larrua zurratzea, narrak, erretxina, zapatagintza, zintzarriak, ardo-botak, artelatza, kortxoa, kardatzea, espartzua eta txanponak-sortzeko tailerrak egongo dira.

Ordu erdi beranduago, antzerki eta musika taldeek azoka girotuko dute. Txotxongilorariak, malabaristak eta magoak egongo dira eta, hauekin batera, zuzenean eskainitako antzezlanak eta ipuin kontalarien saioak ere ikusi ahal izango dira.

18:00etan, Pirueta teatro taldearen txotxongiloen txanda izango da. 18:30ean harraparien hegaldiaren erakustaldia burutuko da. Hogeita hamar minutu geroago Lurte, folkeko banda aragoiarra, eta musika zeltan espezializatutako Jabardeus taldeen kontzertua hasiko da.

Taratuga teatro taldeak azoka girotuko du arratsaldeko zortzietan antzerki ibiltariarekin. 21:00etan tailerrak eta erakusketak itxiko dira eta gaueko hamaiketan musika eta antzerkia batzen dituen ikuskizuna hasiko da. Larunbateko eta igandeko jardunaldiak ikuskizun berdinarekin amaituko dira, 23:00 eta 22:00etan, hurrenez hurren.

Bi egun horietan, azoka goizeko hamaiketan zabalduko da eta esparru osoan musika, antzerkia eta ikuskizunak egongo dira. Larunbatean harraparien erakusketa egongo da 13:00etan eta 18:30ean. Eta igandean herri kirolen erakusketa egongo da 13:00etan.