Prentsa Aretoa
Berriak
2016/05/14
Esteban: Zertarako bozkatu EAJ-PNV? Esate baterako, euskal gazteek ikasketa bekak izan ditzaten”
Aitor Esteban, Beheko Ganberan berraukeratua izateko aurkezten den Bizkaiko hautagaiak ohartarazi du “politikaz paso egiteak bere ondorioak” dituela eta “kokatzea garrantzitsua” dela, eta gazteria animatu du “Euskadi buruan izanda” bozkatzera
Argazkiak...
Aitor Esteban, Kongresuan berraukeratua izateko aurkezten den Bizkaiko hautagaiak argi bezain sendo baieztatu du gazteriak ekainaren 26an errepikatuko diren hauteskundeetan bozkatzeko arrazoietako bat dela “euskal gazteek bekak izatea” eta hori bermatzeko modu bakarra dela “gure taldeak Kongresuan ordezkaritza indartsua izatea”. “Guk egin ezik, nork egingo ote du? Estatuko alderdiekiko duten mendekotasunagatik eskuak lotuta dituzten euskal diputatuek?” galdetu du. Ildo beretik, bozeramaileak ohartarazi du “politikaz paso egiteak bere ondorioak” dituela eta “kokatzea garrantzitsua” dela, eta gazteria animatu du “Euskadi buruan izanda” bozkatzera. Madrilek “Euskadin eragina duten konpetentzia asko ditu oraindik” eta “inork ez du EAJ-PNV bezala euskal hiritargoaren interesak defendatzen”, gehitu du. Hitz horiek esan ditu Estebanek gaur goizean Euzko Gaztedi EGI erakundeak antolatu duen ekitaldian. Estebanekin batera, ekitaldian izan dira Mikel Legarda (Araba) eta Joseba Agirretxea (Gipuzkoa) beste herrialdeetako zerrendaburuak eta gazte erakundeko 40 bat gazte.
Jardunaldian izan den egikide batek egin dion galderari erantzuteko, Estebanek gogoratu du 2014/2015 eta 2015/2016 ikasturteetako Euskadik ikasketa bekak errekurritzean egiztatu dela “Gobernuak ( une honetan funtziokoa denak) gure beka sistema kudeatzeko dugun eskubidea ezereztu nahi zuelako susmoa. Zalantzarik gabe, hori da Euskadiko hezkuntzarekin zerikusia duen guztia zentralizatzeko enegarren saiakera. Azaldu duenez “gure bekak ekitatiboagoak dira, Estatukoak baino bermatzaileagoak; gizartearen parte zabalagora iristen dira eta kopuru handiagokoak ere badira. Familiak hobeto zaintzen ditugu, gure lehentasuna delako eta horretarako eskuduntzak ditugulako” baina Espainiar gobernuak “errekurritu egin ditu bere araudira egokitzen ez direlako”. Gure taldeak Madrilen duen erronka oso argia da eta izango da: gure ereduari eta gure sistemari eustea, borrokatzen jarraitzea eta hurrengo urteotan gure eskuduntzak eta gure arrakasta eredua errespetatuz egingo dela bermatzeko borrokatzea eta aukera berdintasuna aldeztea. Horretarako egongo gara han” aurreratu du.
Ekainaren 26ko hauteskundeak errepikatu beharra gertatu da aurten Euzko Gaztediren herrialde eta aberri exekutibak berriztatzen diren aldi berean. Hori dela eta, EGIk topaketa hau antolatu du gazte erakundeko kideen eta hiru zerrendaburu jeltzaleen artean, eta helburu argi baino argiagoa izan dute horretarako: Euzko Gaztediren eta ordezkari politikoen artean lankidetza eta harreman lana abiaraztea gazteriaren beharrek eta eskariek Madrilen ere beren bozgorailua izan dezaten. Ekitaldian, Estebanek bere burua eskaini du egikideek eta ekitaldia Periscoperen bidez jarraitu duten internautek egin nahi izan dizkioten galderak erantzuteko. Bestela ezin delako izan, Gorte Nagusietarako hauteskundeak errepikatu beharra eta hauteskunde gastuak murrizteari buruzko eztabaida izan dira galderetan agertu diren gaien artean.
Hauteskundeei begira
Esteban benetan atsekabetuta agertu da Espainiako lau alderdi handien buruak “adosteko, hitz egiteko eta herritargoaren interesak beren interes partikularren gainetik jartzeko” baino, “eserlekuak hartzeko” interesa erakutsi dutela gogoratzean. “Beren ezintasunak” eraman ditu sei hilabetetan funtzioko gobernua izatera. “ Gobernu horrek EAJ-PNVren aldetik siderurgiari buruz edo Euskadiko gai ekonomikoei buruz egin dizkiegun galderak ere ez ditu erantzun eta ez du aurpegia eman” baina “bai izan du denbora Euskaditik onartutako neurri eta legeak errekurritzeko edo Nafarroan ETBren emanaldiak eragozteko” gaitzetsi du. “Bakarrik geratzen zait jakitea porrot honen ondoren hautesleriaren konfiantza merezi ote duten “ esan du. Horregatik “uste dut euskal hiritargoak ez lukeela Madrilgo Gobernuak aldatzen pentsatu behar, agerian geratu baita aldaketarako botoa eskatzen zuten haiek ez dutela ezer egin” ondorioz “une honetan abenduan baino garrantzitsuagoa da Euskadiren alde bozkatzea” esan du.
Hauteskundeez hitz eginez, Bizkaiko hautagaiak EAJ-PNVk hauteskunde gastuak murriztearen aurrean defendatu duen jarrera azaldu du “kanpaina aste betera murriztearen aldeko agertu ginen” baina “onartuko ez duguna da hauteskunde gastuen murrizketa nahierara egitea, alderdi handien onurak finkatzeko baino ez duelako balioko” zehaztu du. Estebanen hitzetan onartu ezin dena da murrizketa kanpoko elementuetara mugatzea, hau da, kartelak banderinak, folletoak edo mailing-a “zoritxarrez, horiek dira alderdi txikiek herritargo guztiengana iristeko moduak”. Eta adibidea eskaini du bere argudioa indartzeko: “Kontuan izan euskal herritargoaren % 85ek espainiar telebisten programazioa kontsumitzen duela, beren saioetan sartzen ez gaituzten kateak dira horiek. Zuek pentsatzen duzue Bertinen etxera edo Larguerora joateko deituko gaituztela? Beraz, handiak telebistako presentzia %30 murrizteko prest ez badaude, zergatik murriztuko dugu karteletako presentzia %30eko portzentaje horretan?. Gainera, koste horren zatia abenduan egin genuen. Abenduko deialdirako egin zen materialaren zati handia erabiliko dugu eta kartelak jartzen dituztenak, gure kasuan behintzat, bolondresak dira; beraz, ez dago kosterik” esan du.
Elkarrizketa eta hausnarketa
Ekitaldiak bi zati ezberdin izan ditu. Lehenengoan, Aitor Estebanek hitz egin du Kongresuko taldearen bozeramaile gisa, eta bigarrenean, giro erlaxatuago batean, hiru hautagaiek bertan batu diren 40 egikiderekin hitz egiteko eta hausnartzeko aukera izan dute. Topaketaren bigarren zatian, Aitor Esteban, Mikel Legarda eta Joseba Agirretxeak egikideek planteatu dizkieten galderak erantzun dituzte, une honetan bizi den egoera politiko berri honetan hautagaiei helarazi nahi izan dizkiete beraiei kezkatzen eta ukitzen dituzten gaiak eta arazoak, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak, hurrengo legealdian ere, Madrilen, euskal gazteriaren ahotsa izaten jarrai dezan.
Gaur goizean gazteek aipatu dituzten gaiak izan dira Beheko Ganberan euskararen erabilera, gazte enplegua eta lanbide arteko gutxieneko soldata, Mozal legea, Euskadin LOMCE legearen aplikazioa eta EB eta Turkiaren artean errefuxiatuen inguruan adostutako akordioa. Halaber, lehenagoko denborak gogoratzeko momentuak ere bizi izan dira hautagaiei egikide garaiez eta aldi hartan bizi izandakoez galdetu dietenean.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25