Prentsa Aretoa

Berriak

2016/05/20

Berrizek desgaitasuna duten pertsonen eguna ospatuko du bihar

Herri osoa inplikatu da antolaketan eta 25 erakunde eta elkartek parte hartuko dute eginkizunetan

rss Ezagutzera eman
Berrizek desgaitasuna duten pertsonen eguna ospatuko du bihar

ARGAZKIA JAITSI

Eguneko ekitaldiak antolatzeko lanean lagundu dute Berrizeko Udalak eta desgaitasun gaietan lan egiten duten hainbat taldek,besteak beste Once, Río de Oro eta Asebi erakundeek. Egitasmoa bultzatzen lagundu dute San Lorentzo eta Iremiñe dantza taldeek, Pagotxa aisialdi taldeak, Gurutze Gorriak, Txintxaun Kolektiboak, saloiko dantza taldeak, karate klubak, Berrizeko Herritarren Parte Hartzerako Batzordeak, Gure Izarrak elkarteak, Berrioiz guraso elkarteak eta Berriz 1936 gogoratzen taldeak, besteak beste.

Jardunaldiaren aurkezpenean izan dira Orlan Isoird Berrizeko alkateak;Saioa Ortiz eta Lorea Celayeta, Geu Be taldeko gazteak; elkarte honetako koordinatzaile, Jose Alfaro, eta María José Carballo, Berrioiz guraso elkartekoa.

Larunbaterako antolatu den egitarauak aukera emango die berriztarrei desgaitasun egoerara ikuspuntu ezberdinetatik hurbiltzen. Antolatu diren ekitaldi guztiek parte hartze errekorrak gainditu dituzte honezkero. Esate baterako 362 pertsonek eman dute izena pilotalekuan egingo den paella janean parte hartzeko.

Egitaraua

- 11:00etatik aurrera. Itsuentzako zirkuituak eta gurpildun aulkian egiteko gymkanak Olakueta plazan. Horrez gain, jokoak, tailerrak eta gurpildun aulkiak tuneatzeko saioak egingo dira.

- 13:00etan dantza erakustaldiak: San Lorentzo dantza taldea, Iremiñe dantza taldea, saloi dantzak eta Karate Berriz eta Laureano Team

- 14:30ean. Pilotalekuan herritar guztiontzako paella jana, azkenburukoak eta oparien zozketa

- 16:00etan. Berrizko Bertso Eskola Miren Amurizarekin

- 16:30ean: Sei Urte taldearen kontzertu akustikoa

- 17:20ean: ‘Txandaketa zoroa’ Txintxaun Kolektiboarekin

- 18:00etan: Sabel dantza tribal tailerra

- 18:20ean: Dj Zirkin

- 20:00etan: Kantupoteoa Taberna Ibiltariarekin