Prentsa Aretoa

Berriak

2016/05/25

Aisialdi eta jolasgune berria Loiuko gazteentzat

El equipo de gobierno municipal recoge así una demanda existente por parte de las familias de Loiu, como de sus hijos, que solicitaban unas instalaciones acordes a los nuevos tiempos

rss Ezagutzera eman
Aisialdi eta jolasgune berria Loiuko gazteentzat

ARGAZKIA JAITSI

Elotxelerri auzoan hainbat jarduera burutu ondoren, LOIUko udalak beste berrikuntza  berri bi  egingo ditu gure txikien jolasguneetan. Hobekuntza lan bat egingo da Lauroeta gunean jarriko den jolasgune berriarekin eta, beste alde batetik, Zabaloetxe auzoan azpiegitura berria jarriko da orain artekoa nahiko zaharkituta dagoelako. Lanak hurrengo asteotan hasiko dira Lauroeta auzoan, bertan egingo da txikien jolasguneak hartzen dituen 160 metro koadroko gunea berriztatzeko lana. Halaber, bigarren lana herrigunean egingo da, Herriko Plazan hain zuzen, eta bi fasetan burutuko da. Amaitzear dagoen lehen fase batean azken 18 urteotan gune horretan egon diren jolasak kenduko dira. Jolas horiek kentzea erabaki da arazoak eragin ditzaketela ikusita.

Lehen fase hori burututakoan, bigarren fasea egingo da eta zabu eta jolas berriak jarriko dira eta,aldi berean, Zabaloetxeko jolasgune osoa erreformatuko da.

Udal gobernu taldeak Loiuko familiek aspalditik egin izan duten eskariari erantzun nahi izan dio, garai berrietara egokitutako instalazioak eskatzen zituztelarik. Hori dela eta, inbertsio berriarekin espero da txikienentzako onurak eragitea. Aldi berean, lan berri hauekin, beste udalerrietako txikiak eta familiak eta Loiuko eta kanpoko ikastetxeetako umeak erakartzea espero da.

Jolasgune berri hauetan, txirrista,zabu eta jolas berriak jarriko dira, segurtasunezko zoru gainean eta erorketak eta arriskuak murrizteko segurtasun elementuekin.

Loiuko Udala herrigunetik urrunen kokatzen diren auzoetatik hasi zen jolasguneak berriztatzeko plan honekin. Auzoetako lana amaituta,lan berbera egingo da herrigunean, zabu eta txirrista berriekin. Inbertsio handia izango da hainbat herritarrek eta familiek eskatzen eta erabiltzen dituzten ekipamenduak direlako.

Udal gobernuaren aldetik udal osoa berriztatzearen aldeko apustua egin dugu txikienen eta familien bizitza kalitatea areagotzea helburu. Udalak esfortzu handia egingo du  gure plaza eta parkeetan jolasgune  berriak jartzeko, esparru publiko hauek biziberritzeko asmoz. Eta, bide batez, txikien eta familien arteko bizikidetza baloreak sustatzeko lekuak izan daitezen.