Prentsa Aretoa
Berriak
2016/06/10
Aitor Estebanek esan du EAJ-PNV izango dela Madrilen hezkuntza alorrean “guri gola sartzea” eragotziko duen atezaina
EGIko gazteekin egin den topaketan, Kongresurako Bizkaiko hautagaiak Euskadiko gazteei eskatu die EAJren alde bozkatuaz bestelakoak direla erakustea eta euskal autogobernuaren defentsa babestea, autogobernu horrek suposatzenduelako “osasun hobea, ongizate estatu hobea eta, jakina, hezkuntza sistema hobea”
Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresurako EAJ-PNVren Bizkaiko hautagaiak, gaur Euskadiko gazteei eskatu die ekainaren 26an euskal autogobernuaren aldeko apustu irmoa egitea “gure autogobernua osasun hobea delako, ongizate estatu hobea eta, jakina, hezkuntza sistema hobea ere bai”. Euzko Gaztediko gazteekin batera beste gaien artean hezkuntza eta enpleguaz hitz egiteko antolatu den ekitaldian baieztatu duenez “hori da EAJk Madrilen egiten duena”. “Nire esperientziaren arabera, nolabait atezain konplexuarekin amaitzen duzu, baloiak jaurtikitzen dizkizutelako euskal autogobernuaren kontrako golen bat sartzeko, eta EAJ egon ezik inor ez da autogobernua defendatzen egongo. Argi dagoena da hauxe ez duela Complutenseko batek aldeztuko” gaineratu du. Zentzu horretan baieztatu du EAJ-PNV izango dela “atea zaintzen egongo dena”, “beste gaiekin ikusi dugun moduan” eta“beste inork egingo ez duelako”. “EAJ-PNVrengan konfiantza jarri baduzue Euskadik eta bere hiritargoak aurrera egin dezan, izan ezazue konfiantza EAJ-PNVrengan beharrizan eta eskubide horiek Madrilen defendatzeko. Beraiek beraien gauzetara daude; zuk zeurea babes ezazu eta zeureari eutsi iezaiozu” eskatu du.
Estebanek hezkuntzaren garrantzia azpimarratu du etorkizunean kalitatezko enplegua lortzeko abiapunturik onena delakoan eta Espainiako hezkuntza sistemaren aurrean Euskadiko hezkuntza sistemaren balioa azpimarratu du “30 urtetan ondo funtzionatu izan duen eta Madriletik inposatu nahi dutenak baino emaitza hobeak eman dituen eredua da, LOMCEren kasuarekin gertatu bezala”. Hautagaiak gogoratu duenezEuskadiko hezkuntza ereduak “errendimendu hobea” lortzen du eta “ Euskadik Europa osoko eskola uzte indizerik txikiena dauka” gainera “hori dena Madriletik datozenak baino beka ekitatiboago eta bermatzaileagoen bidez babesten saiatzen gara”, “ baina beraiek behin eta berriz errekurritu egiten dituzte beren parametroetara egokitzen ez garela esanez. Hori gezurra da, egin nahi dutena gure autogobernua ahal duten guztian murrizten jarraitzea delako” kritikatu du.
Berraukeratua izateko aurkezten den hautagaiak hezkuntzaren garrantzia azpimarratu du gizarte moderno eta aurreratuan bizitzeko eta beste ekonomiekin lehiatzeko funtsezkoelementu gisa eta, aldi berean, beste ekonomiekin lehiatzeko enplegu kualifikatua sortaraziz, hori gabe “etorkizunik ez dagoelako”. “Horretarako bikaintasuna behar dugu unibertsitate esparruan eta Lanbide Heziketan”. Hain zuzen ere, LHri buruzko aipamen berezia egin du, Madrilen ere horretaz hitz egiten ari direlako: “Gure eredua eredugarria da hemen baino ez duelako funtzionatzen, prestakuntza duala ahalbidetzen duen industria sarea dugulako. Eta, beste behin ere, nork aldezten du hori? EAJ-PNVk”.
Estebanek bere diskurtsoa hezkuntzaren inguruan garatu du gazteek enplegu kualifikatueta kalitatezkoa lortzera iritsi behar dutela azpimarratzeko. “Berton geratzea nahi dugu eta aukera hori eman nahi dizuegu. Orain PP talentua berreskuratzeaz eta ikertzaile eta zientifikoak itzultzeaz ari da; orain bai, egitasmo horiek Bizkaian eta Euskadin aspaldidanik existitzen dira. Berriro ere, eredu kontua da” azpimarratu du. Gai honen inguruan, hautagaiak EAJ-PNVren hauteskunde egitasmoa ekarri nahi izan du gogora, bertan jasotzen baitira enplegu alorrean bultzatzeko eta egoera hobetzeko ekimenak. Neurri zehatz hauen artean azpimarratu behar da 2012 urteko lan erreforma aldarazteko beharra; gazte enplegua gazteei prestakuntza eta esperientzia ematera bideratuta egongo diren egitasmoen bidez lehenestea; enpleguaren prekariazioa prestakuntza beken bidez saihestea, edo apurka-apurka Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata igotzea. “Espainian, kalitatearen eta berrikuntzaren bila joan beharrean eta industria sare indartsuaren aldeko apustua egin beharrean, soldatak murriztera eta lan kosteak beheratzearen bidezlehiatzera mugatu dira” deitoratu du. Eta “hori dena hobetzeko, guk lan harremanetarako marko propioa izateaz gain, neurri horiek Euskaditik bertatik hartu ahal izan nahiko genituzke, gauza horiek guztiak gure gizartera moldatzeko, gure egiturara” ezarri du.
Leire Naberan EGIkideak esan ditu ekitaldiko aurkezpen hitzak eta LOMCE legeari buruz esan du “atzerapenaren erreforma” izan dela. “PPren gobernuaren saiakera birzentralizatzailea izan da beren hezkuntza sistema txarra guri irentsi arazteko. Argi dago beraientzat txarrena onena dela. Nahiago dituzte gazte otzanak irizpidedun gazteak baino. Hori guztia hemen dago, liburu gorrien apalategian” esan du dekoratuan zegoen altzari bati seinalatuz. “Hori onartzen badugu, irabaziko duguna baino gehiago galduko dugu. Eta ez dugu onartuko gure autonomia arriskutan jartzen duelako eta, batez ere, gure etorkizuna arriskutan jartzen duelako” ohartarazi du. Baina “gure eredua, EAJ-PNV-ren ordezkariek Madrilen aldeztuko dutena bestelakoa da. Liburu berde horiek ordezkatzen dutena da- esan du beste apalategia seinalatuz- hori gurea da, hezkuntza onarena. Hezkuntza eredu aurrerakoia, modernoa, teknologia berrien aldeko apustua egiten duena, eleanitza, berdintzailea, adostua, irekia eta etengabe aldatzen ari den gizartearen aldaketak jasotzen dituena” azpimarratu du.
Halaber, EGIko gazteak animatu ditu berena dena zaintzera eta babestera, kalera irtetera eta Euskadiren interesak babestera. “Jantzi abarketak eta kalera” esan die “herrietan, hondartzetan, tabernetan edo unibertsitatean … Munduari azaldu behar diogu geurea babesteak duen garrantzia, eta konbentzitu behar ditugu defentsa horren bermatzailerik onena EAJ-PNV dela Kongresuan, Senatuan eta beste edozein erakundetan”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25