Prentsa Aretoa
Berriak
2016/06/14
Aitor Esteban: “Oroimenik gabeko herria iparorratzik gabeko herria da”
Kongresurako Bizkaiko hautagaiak hitzeman du hautestontzietatik irtengo den Gobernua derrigortuko duela Oroimen Historikoaren Legea osotasunean betetzera eta bake eta bizikidetza alorrean Eusko Jaurlaritzarekin batera aritzera
“EAJ-PNVk argi baino argiago izan du beti oroimenik gabeko herria iparorratzik gabeko herria dela”. Hitz horiek esan ditu Aitor Estebanek, Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak, gaur goizean Bilboko Kasilda andrea parkean, frankismoaren biktimak gogoratzeko dagoen monolito ondoan, oroimen historikoari eta bizikidetzari buruz hitz egiteko egin den elkarretaratzean. Zentzu berean Estebanek Kongresu eta Senatuko Euzko Abertzaleak taldeen konpromisoa berretsi du Estatuko Gobernuak “Oroimen historikoaren legea osorik bete dezan, legegintzaldi labur honetan eta aurrekoan erabat geldituta egon delako” kritikatu du. “Gure helburua da Guda Zibil garaian edo frankismoan egin ziren krimenen biktimek egia, justizia eta ordaina jasotzeko duten eskubidea bermatzea”, gaineratu du.
Estebanek azaldu duenez “adanismo garai hauetan, aurreko guztiak baliorik ez duela eta dena orain hasten dela ematen duen hauetan” Euskadik gogoratu nahi du “hau ez dela gurekin sortu zen herria; gure gurasoekin sortu zen”. “Bere nortasuna kosta ahala kosta babesteko ahalegina egin duen herriaren oinordeko gara; bere kultura eta bere hizkuntza mendeetan barrena zaindu duen herria, eta gure burua gobernatzen segitu nahi dugu; hori da mendeetan zehar gorde den oroimenaren ezaugarririk behinena” zehaztu du.
Azaldu duenez, beste oroimen bat ere badago “hurbilagoa” oroimen historiko izenez ezagutu izan dena. “Duela legegintzaldi batzuk oroimen honi garrantzia emateko egin ziren saiakerak asmo onez egin dira, baina legeak berez ez du baliorik bultzadarik ematen ez bazaio” kritikatu du. Espainiar Gobernuak “ez du interesik jarri” ez Oroimen Historikoaren Legea betetzeko orduan, kritikatu du “ez du aurrekonturik ezta bulegorik ere jarri” gai horietaz arduratzeko. Eusko Jaurlaritzak bestela egin du, etengabe “ekimenak bultzatzen, lan hori egiten duten eta horretarako aurrekontu zehatza duten elkarteak babesten ari delako” azpimarratu du.
Ildo beretik, Bizkaiko hautagaiak gogoratu egin du Estatuan indarrean dirauela “Francoren garaiko” Sekretu Ofizialen legeak (1968), agiri klasifikatuak ikertzea eragozten duena. “Oraindik Erdi Aroko ezkutuko paperak daude” esan du ironiaz. Baina “hori horrela da; estatu mailan agiriak ikustea ezin da libreki egin eta ez dira Europako gainerako herrialdeetako parametroak jarraitzen” azpimarratu du. Dena dela, iragarri duenez, hurrengo legegintzaldian EAJ-PNVk Sekretu Ofizialen Lege Organikoaren aldarazpena aurkeztuko du berriz ere “egoera harrigarri hau aldatzen saiatzeko”. Era berean gogoratu ditu Guda Zibilean eta ondorengo urte frankistetan lapurtu ziren elementuak (ikurrinak, objektuak, eskutitzak...) oraindik Estatuaren eskuetan daudenak. Ildo beretik iragarri du Euzko Abertzaleak Taldeak epea luzatzea eskatuko duela partikularrek, elkarteek eta alderdi politikoek berena dena erreklamatzerik izan dezaten”, agindu du.
Amaitzeko, beste era bateko oroimena aipatu nahi izan du “oroimenik berriena” alegia; Estebanen hitzetan “diktadura ankerraren eta indarkeria terrorista krudelaren” urteak gogora ekartzen dizkiguna. “Gauzak ezin dira besterik gabe estali eta berez konpondu; adostasunaren bidetik egin behar da, baina ez dira ahaztu behar, berriro ere gerta ez daitezen”. “Idealaren aldeko borrokak dena nahasten du eta helburuak ez ditu bitartekoak justifikatzen. Herri bat herrialdea baino gehiago da, mendiak eta hiriak baino gehiago; herriaz ari garenean gizartea ulertzeko moduaz ari gara, demokrazia ideiaz eta hurkoaren ideiak errespetatzeko beharraz” ezarri du. Horregatik aldeztu du aurrera begiratzeko beharra, aurrera, bizikidetzara, eta Eusko jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren lanaren balioa azpimarratu du “egunero ildo horretatik urratsak ematen ari baitira”. Zentzu horretan aipatu ditu Bake eta Bizikidetza Plana edo Biktimen Legea, babes horren adibide material gisa. Gaineratu duenez “behar dena da Espainiar gobernuak bide horretan laguntzea. Zoritxarrez, azken lau urte eta erdian ez du ezer egin, ez du euskal gizartearekin batera egin izan nahi; ez du ikusi nahi izan beste denboretan gaudela, bizikidetzan aurrera egin behar dela eta legeak denbora berrien arabera aplikatu behar direla” deitoratu du. Edozein kasutan “EAJ-PNV Madrilera joango da hurrengo espainiar gobernuari gogoraraztera urrats horiek euskal gizartearen eman behar dituela, hau da, bere ordezkarien eskutik: Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarra”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25