Prentsa Aretoa

Berriak

2016/09/05

Itxaso Atutxa: "Ez dugu onartuko Espainiako alderdiek Espainian nagusi den ezegonkortasun politikoa eta elkarrizketarako gaitasunik eza Euskadira ekartzea"

Bizkai Buru Batzarraren presidenteak kritikatu duenez Espainiako buruak lezioak ematera ausartzen dira beren herria konpontzeko gai ez direnean. “Guk ez dugu inork bere arazoez hitz egitera etortzerik behar", azpimarratu du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Jeltzaleen ordezkariak, Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan esan du irailaren 25ean ospatuko diren Euskal Hauteskundeak   Espainiako alderdi handiek Espainia gobernatzeko orduan erakutsi duten ezintasunak kutsatu dituela "eta Euskadiko hauteskundeetan garrantzitsuena da gure gauzetaz hitz egitea, Estatukoaz besteko errealitatea bizi dugulako. Espainiako politikaren ezegonkortasun horrek ezin du beste  gai batek zuzendu behar duen kanpaina markatu, euskal agenda, hain zuzen", esan du.

BBBren  buruaren esanetan "Espainiako alderdi handiek eskubidea dute Euskadin dituzten sukurtsalei babesa erakusteko. Baina geratzen den irudia da beren herria konpontzeko ere ez direla gai, eta orain datoz hemen egin behar duguna esatera. Ez lukete horren ausarditsu izan behar. Euskadira datoz, baina Madrilgo arazoez baino ez dute hitz egiten", amaitu du.

Espainiako politikaren ezegonkortasun horren aurrean, Atutxak azpimarratu du EAJ-PNVk aurrera egiten jarraitzen duela euskal erakundeetan irabazitako esperientzian eta egindako lanean oinarritutako egitasmoarekin. “Arlo guztiak hartzen dituen egitasmo berezia daukagu. Etorkizunerako egitasmoa, lerro estrategikoetan aurrera egin ahal izateko. Euskadirentzat eta hiritargoarentzat, garrantzitsuena lana da. Lanpostu gehiago eta hobeak. Egonkortasun politikoa garapen ekonomikoa Euskadin egingarria izan dadin. Eta garapen hori Euskadin estatuan baino iraunkorragoa da. Hori da gure lan ildoa eta erakundeen arteko lan horrek bere fruituak ematen ditu. Baina horretarako oso garrantzitsua da Iñigo Urkulluk Lehendakari izaten jarraitzea, Euskadik indartzen jarrai dezan", esan du.

Horrela, Atutxak aitortu du Euskadik aurrera egiten jarrai dezan,  EAJ-PNVren jarrera argia izango da eta ez da irailaren 25eko hauteskundeez geroztik aldatuko. “Gure jarrera argia da. Rajoyri ezetza emango diogu. Eta, hauteskundeen ondoren ere, ezetza izaten jarraituko du. Pozoitzen saiatu arren, EAJ Partido Popularretik gero eta hurbilago dagoela esan arren, Mariano Rajoyren inbestiduran ezetza bozkatuko dugu, Pedro Sanchezen inbestiduraren kontra egon ginen modu berean. EAJ-PNV beti egon da eta egongo da alderdi politiko guztiekin hitz egiteko prest, baina haiek- PPk eta PSOEk- gurekin hitz egiteko ate guztiak itxi zituzten Ciudadanosekin izenpetu zuten akordioarekin", amaitu du Itxaso Atutxak.