Prentsa Aretoa
Berriak
2016/09/15
BBBk Deusto eta Arizko Batzokietan egindako pintadak salatu ditu
EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarrak Deustuko Batzokian eta Basaurin Arizko Batzokian egindako pintadak salatu ditu. Batzoki bietako kanpoko hormetan idatzi dituzte, hurrenez hurren, “Hiltzaileak” eta “Preso gaixoak kalera – Amnistia osoa” hitzak. BBBren aburuz, alderdi politiko baten egoitzaren kontra eginiko halako erasoek ez dute bat egiten bide politiko eta demokratiko hutsetatik abiatzeko borondatearekin.
BBBk azpimarratu nahi du halako ekintzek ez dutela laguntzen Euskadin garai berrian bizitzeko urratsak ematen, eta denon arteko elkarbizitza eraikitzeko, bakean eta elkarrekiko errespetuan bizitzeko eta Herriak politikan eta demokrazian konfiantza izan dezan, ezinbestekoa da halako jokaerak behin betiko baztertzea.
Amaitzeko, EAJ-PNVren BBBk hauteskunde kanpainaren garapen normala boikoteatu nahian ari diren guztiei eskatu nahi die halako jokaerei uztea, konponbideak ekarri baino, euskal gizartearen gehiengoak nahi duen normaltasuna eragotzi besterik ez dutelako egiten.
Nabarmenak...
MURUETA
2026/04/21
ARRIETA
2026/04/21
LEIOA
2026/04/20
ARTEA
2026/04/20
BERRIA
2026/04/18
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












