Prentsa Aretoa
Berriak
2016/09/16
Erkoreka: “EAJ-PNV gizarte honen zentralitatean kokatuta dagoen alderdia da, bere politikek euskal gizartearekin bat egiten dutelako”
EAJ-PNVk Bizkaian aurkezten duen zerrendako buruak Urkullu lehendakariak iragan legealdian burutu duen lanaren kalitatea eta egonkortasuna azpimarratu ditu; eta EAJ-PNVri, aldi berean, alderdi erradikal eta mugiezina izatea egozten dioten talde politikoak kritikatu ditu. “Antagonismo hori da EAJ gaur egun alderdirik zentratuena dela erakusten duen sintoma”.
Josu Erkorekak azpimarratu du Euzko Alderdi Jeltzalea eta Iñigo Urkullu lehendakarigaia egiten ari diren politikek, pertsonak beren lanaren ardatz gisa hartuta, argi erakusten dutela horiek direla euskal gizartearekin ondoen bat egiten duten politikak. Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, Erkorekak hitz horiekin erantzun die PP eta PSE bezalako alderdiei, alde batetik EAJren ustezko erradikaltasuna kritikatzen dutelako; eta, beste alde batetik, alderdi inmobilista dela uste dutelako. Hori da EAJ alderdirik zentratuena dela erakusten duten sintomak, jendearekin ondoen konektatzen eta bat egiten duena, hain zuzen” esan du.
Hautagai jeltzaleak Idoia Mendiari aurpegiratu dio gainditutzat jo litezkeen eztabaidetan sartu izana, azken urteotako PSErengan ikusi ez den zerbait, hain zuzen, besteak beste euskal administrazio publikoan aritzeko orduan eskatzen diren hizkuntza eskakizunak kritikatu izana “gobernu bat eratzera begira, taldeen marko bat eraikitzeko eta erakunde ezberdinen artean ekarlanean lan egiteko konpromisoa hartu beharrean”. “Lehendakari boltxebikearen irudia sortu nahi du, herri osoa hankaz gora jarri nahi balu bezala. Eta hori nahiko zaila da lehendakariak azken lau urteotan egin izan duen lana eta bere egonkortasuna horren argi geratu direnean”.
Zentzu honetan, Erkorekak adibide gisa jarri du atzo, ostegunez, ETB-2an hautagaien artean egin zen debatea, zeinetan Iñigo Urkullu “hautagai zentzudun, sendo eta sen onekoa” den bezala agertu den, hau da, “aurrera egiteko eta etorkizunera begiratzeko gogoarekin”; bien bitartean “ beste lau hautagaiak eraginkor izaten saiatu ziren arren, ez zuten erakutsi etorkizuneko erronkei aurre egiteko sendotasunik”.
Nabarmenak...
Bizkaia BBNN
2025/10/27
GALDAKAO
2025/10/26
BILBO
2025/10/21
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















