Prentsa Aretoa
Berriak
2016/09/17
Erkorekak botoa eskatu du Urkulluk Gobernu sendo eta egonkorra eratu dezan eta Euskadik behar dituen erronkei ekin diezaien
Bizkaiko zerrendaburu jeltzaleak uste du Euskadik Gobernu indartsua behar duela Euskal autogobernua eta erakundeak botere zentralaren zapalketen aurrean defendatzeko; eta horretarako, uste du Urkulluk Gobernu egonkor, arduratsu eta konprometitua eratuko dela: “lankidetza politikora, kolaborazio instituzional eta publiko-pribatura irekita egongo den Gobernu egonkorra”.
Josu Erkorekak Iñigo Urkullu Lehendakariaren Gobernuak duen esperientzia, esku ona eta lidergoa azpimarratu du etorkizunera berrira izango diren erronkei aurre egiteko. Lekeition ospatutako mitinean, hautagai jeltzaleak esan du Euskadik Gobernu indartsua behar duela euskal Autogobernua eta erakundeak aldezteko. “Gobernu sendoa, boteren zentralaren zapalketen aurrean planto egingo duena. Gobernu sendoa, arduratsua eta konprometitua. Lankidetza politiko, instituzional eta publiko-pribatura irekita egongo den Gobernua”.
Eta horretarako, Erkorekak esan du Urkullu dela gobernu hau zuzentzeko egon daitekeen hautagairik onena. “Urkullu Lehendakariak zuzenduko duen Gobernua, eskarmentua eta beharrezko lidergoa duen bakarra, etorkizunari begira izango ditugun erronkei ekiteko. Eta hori nik esaten dizuet, denbora luzean berarekin lan egin dudan honek. Ez dugu Espainiar Estatuko anabasa hemen errepikatzeriknahi. Aurrera egin nahi dugu eta etorkizunera begiratu nahi dugu, eta hori Urkullurekin lortuko dugu Lehendakari egiten dugunean” esan du.
Erkorekak hainbatetan salatu du Gobernu Zentralak bultzatu duen birzentralizazioa, gure eskuduntzetan eskua sartuaz eta euskal arauak epaimahaietan aurkeztutako errekurtso bidez erasotuaz. “Rajoykdena errekurritu du: Udal Legea, Adikzioen Legea, Etxebizitza legea, asteko 35 orduak, Ertzaintzaren Lanpostu Eskaintza Publikoak… Errekurritzearren, PPk berak Eusko Legebiltzarrean babestu zituen legeak ere errekurritu ditu. Eta gainera, ez dute lotsarik eta Euskadira datoz zertara eta Estatutuaren eta Euskal Autogobernuaren defendatzaile gisa agertzeko” gaineratu du.
Bizkaiko zerrendaburuak adierazi du hauteskunde kanpaina honetan, Euzko Alderdi Jeltzalea lanak eginda eta helburu bikoitzarekin aurkezten dela. Alde batetik, egindako lanaren berri ematea; eta bestetik, euskal gizarteari etorkizunerako konpromiso eta planak azaltzea. “Argi eta garbi etazintzotasun osoz. Erakutsi egin dugu konpromisodunjendea garela eta zorroztasunean eta gardentasunean oinarritzen garela. Lehentasuna eman diegu pertsonei eta oinarrizko zerbitzu publikoei. Hezkuntza eta Osasunari baliabide gehien ematen dizkien Erkidegoa gara, inbertsio handiagoarekin, arreta eta kalitate handiagoarekin” azpimarratu du.
Amaitzeko, Erkorekak adierazi du egindako lana fruituak ematen hazia dela, eta Euskadik aurrera egiten duela eta norabide onean doala hazkunde ekonomikoari dagokionez. Dena dela, era berean esan du oraindik zeregina badagoela arazoak eta beharrak dauden bitartean. “Horregatik, lan agenda intentsiboa aurreikusi dugu hurrengo legealdirako. Lanari ekiteko ordua da, ekinean, oraindik zer egin handia dugulako. Guk ez dizkizuegu direnak eta ez direnak aginduko. Egitasmo errealista bat, besterik ez, helburu zehatz eta egingarriekin” amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25